Baztango alkate Garbiñe Elizegiren kontrako oihuak mutil-dantzan parte hartzeagatik

  • Garbiñe Elizegi Baztango alkatearen kontra txistuak eta oihuak egin zituzten hainbat lagunek, Elbeteko jaietako mutil-dantzan parte hartzeagatik.


2013ko irailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Garbiñe Elizegi Elbeteko mutil-dantzan (argazkia: Diario de Noticias).

Diario de Noticiasen irakur daitekeenez, bi alditan jasan zituen protestak, eguerdian eta gauean. Gainera, Elizegi dantzara batu zenean gainontzeko dantzariak gelditu egin ziren.

Ez da Baztanen horrelako egoerak sortzen diren lehenengo aldia. Emakumeek dantza horietan parte hartzea tradizioaren kontrakoa dela uste dute Elizegiri oihuka eraso egin ziotenek.

Egoera horren aurrean, aurtengo ekainean Plazara Dantzara izeneko ekimena sortu zuten, emakumeek mutil-dantzetan parte hartzea sustatzeko. Dantzan.com atariak jaso zuen ekimen horren bultzatzaileek aurkezpen ekitaldian irakurri zuten agiria.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


Eguneraketa berriak daude