Baztandarren Biltzarrak ingurumenarekiko konpromisoa indartuko du aurtengoan

  • Igandean ospatuko den Baztandarren eta euskararen besta haundian sortutako hondakinen kudeaketa arduratsuago baten alde eginen dute antolatzaileek Baztango Udalaren laguntzaz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 14an - 11:53

Azken urteotan zentzu edo norabide honetan pausuak eman badira ere, aurtengoan besta erraldoi honek sortutako hondakin kantitate handi horren kudeaketa hobetze bidean aurrerapausuak emanen dira Baztango Udalaren eta Baztandarren Biltzarra elkartearen elkarlanari esker.

Duela urte batzuetatik hona erabiltzen diren edalontzi berrerabilgarriekin jarraituko da noski, honekin sortutako zabor kopurua neurri handi batean murriztea lortzen delarik beti ere zentzu egokian erabiltzen badira. Hauen kasuan, bestan zehar egiten diren kontsumizio guztietarako erabili ondoren besta akitzen denean itzultzea litzateke egokiena datorren urterako erabilgarri egon daitezen.

Edalontziez gain, joan den urtean hasitako hondakinen bereizketa bideari jarraituko zaio. Aurtengoan ere sortutako hondakinak gaika sailkatzeko edukiontziak paratuko ditu Baztango Udalak. Joan den urtean baino edukiontzi gehiago izanen dira eta aurten gai organikoaren bereizketan saiakera berri eta kontrolatuagoa egitea aurreikusten da gainera. Lanean laguntzen eta zerbitzatzen arituko den jendeari hondakinak era egokian bereizteko argibideak eta afitxak emanen zaizkie, edukiontzi bakoitzean bota beharreko hondakinen irudiak paratuko dira eta megafonia baliatuz ere egunean zehar hondakinen kudeaketa egoki baten aldeko mezuak bidaliko dira herritarren partehartzea eskatuz.

Egitarau zabala

Uztailaren 17an ‘Baztanen Eskuara barra-barra’ leloarekin, 53. aldiz ospatuko den Baztandarren Biltzarra egun handiari dagokionez, 10:00etatik aitzinera, goiz osoan artisauen erakusketa egonen da ikusgai Pedro Axular karrikan. 11:00etan herri bakoitzak prestatutako orga apainduen desfilea hasiko da. 14:00etan Mutildantzak izanen dira Elizondoko  plazan eta ondotik herri bazkaria izanen da Merkatuko zelaian. Bazkalondoko animazioan, Baztango ioiak edo eztei-soinuak, Baztandarren Biltzarraren mezua, sari banaketa, animazioa eta dantzak izanen dituzte Merkatuko Plazan.

18:00etan hasita Trikidantz taldeak dantzaldia eskainiko du Laxoako plazan eta 20:00etan Oharkabe taldeak hartuko dio lekukoa. 01:00etatik aitzinera, Tirry&Tery Djak ariko dira Laxoako plazako Baztandarren Biltzarraren ostatuan.

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Nafarroan
2023-12-20 | ARGIA
Biomendi txerri granjan 80.000 tona hondakin industrial tratatu dituzte, 33.000-rentzako izan arren baimena

Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]


2023-05-14 | Reyes Ilintxeta
Manolo Romero. Alkate 28 urtez
"Gongorako zabortegiaren aurkako borrokak Aranguren ibarra lotu zuen betiko"

Aranguren, Irulegiko Eskua agertu den bailara, zortzi herrik osatutako Iruñerriko haran irekia da. 1990eko hamarkadaren hasieran Gongora herrian egin zuten zabortegiaren aurka tinko bildu ziren orduko 1.200 bizilagunak. Borroka hartatik sortu zen haien herriak... [+]


2023-02-12 | Reyes Ilintxeta
Luzio Tabar. Trapuketaria
"Munduko pertsona guztientzat posible ez dena pribilegioa da, ez eskubidea"

50 urte bete berri dituzte Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak eta Nafarroako Emausko Trapuketariek, eta bietan buru belarri lanean Luzio Tabar, lehenbizi euskaltegian eta trapuketariekin orain. Bietan ezaugarri komun asko: biak herri ekimenak, behar sozial bati ... [+]


"Valle de Odieta makroetxaldeak ingurumen-arazo larriak sortzen jarraituko du"

Hori uste dute Makrogranjen aurkako Nafarroako Koordinadorakoek, eta horregatik astelehen goiz honetan enpresak Caparroson eraiki nahi duen araztegi berriaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte Iruñean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren atarian.


Eguneraketa berriak daude