Bayerrek eta Syngentak ez zuten esan euren produktuek erleak kaltetzen dituztela

  • Bayer eta Syngenta enpresek ezkutatu egin zituzten euren pestizidak erleen gainbeherarekin lotuta daudela frogatzen duten ikerketak. Ikerketa horien emaitzak Greenpeacek eman ditu argitara. Neonikotinoideen familiakoak dira enpresek bere probetan aztertu dituzten pestizidak.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara
2016ko irailaren 27a

“Pestizidek erleengan eragindako kalteak gutxiesten dituzte ikerketen emaitzek”, azaldu du Greenpeacek. Hainbat adituren esanetan, talde ekologistak argitara emandako ikerketak garrantzitsuak dira erleei egindako kaltea egiaztatzen dutelako eta enpresa agrokimikoen ingurugiroaren eta elikagaien segurtasunaren inguruko axolagabetasuna azaleratzen dutelako.

The Guardian-i egindako adierazpenetan, Greenpeaceko kide Ben Stewartek azaldu du: “Erleen etorkizunaz arduratuko balira Bayer eta Syngentak ikerketaren emaitzak argitaratuko lituzkete. Baina isilik egon dira eta produktuen segurtasuna zalantzan jartzen duten ikerketei garrantzia kendu diote. Enpresek dakitena argitzeko garaia da”.  

Dave Goulson Sussex-ko Unibertsitateko (Ingalaterra) irakaslearen esanetan, “gaiaren inguruko eztabaida kontuan izanik, zaila da jakitea zergatik ez dituzten ikerketak publiko egiten”.

Munduan gehien erabiltzen diren pestizidak dira neonikotinoideen familiakoak. Debekaturik daude neurri batean Europar Batasunean eta legez araututa AEBetan.  

 

Kanal honetan artxibatua: Erlea

Erlea kanaletik interesatuko zaizu...
2017-01-13 | Unai Brea
Erleak akabatzen ari diren intsektizidak, uste baino kaltegarriagoak

2013tik partzialki debekatuta daude Europar Batasunean zenbait intsektizida neonikotinoide, nekazaritan usu erabiltzen diren substantziak, erleei egiten dieten kalteagatik. Greenpeacen eskariz egindako azterketa zientifiko baten arabera, substantziok uste baino arriskutsuagoak dira erleentzat, eta gainera kalte egiten diete beste espezie batzuei ere. Erabateko debekua eskatu du talde ekologistak.


2016-07-22 | Arabako Alea
Liztor asiarrak Araban aurten 500 habia jarriko dituela aurreikusten du Aldundiak

Vespa velutinak Araban duen eragina gutxitzeko ekintzen koordinazioa hobetu eta azkartasuna eta eraginkortasuna handitzea da asmoa.


2016-06-19 | Garazi Zabaleta
Zerk eragiten du erleen heriotza masiboa?

Liztor asiarraren gaineko albisteak maiz entzun ditugu azkenaldian, erleen heriotzak eragin eta naturako katea arriskuan jarri dutelako. Baina, albistegietako titularretatik harago, zer dago benetan erleen desagertzearen atzean? Zein egoera daukagu hemen?


Droneak hasi dira erabiltzen erleak hiltzen dituen liztor beltzaren kontra

Vespa Velutina liztor beltzak, Txinatik iritsita XXI. mende hasieran Europa hego-mendebaldeko erlezainen buruhausterik handiena denak, beste etsai bat saihestu beharko du etengabeko inbasioarekin jarraitzeko: gerrarako bezala edozein atal komertzialetarako erabiltzen diren droneak hasi dira erabiltzen liztorren habiak suntsitzeko.


Ikastolako jolastokia amesten

Grisa eta iluna dela, futbolak protagonismo larregi duela, natur gune gehiago nahi dituztela… Haurrek beraiek eskolako jolastokia aztertu eta eraldatzeko proposamenak egin dituzte Durangoko Kurutziaga ikastolan. Jolaserako eta harremanetarako espazio anitzak eta aberatsak lortzea da helburua.


2016-05-10 | Guaixe .eus
Urbasa-Andia natur-parkean dagoen harrobi baten kontra salaketa jarri du Gurelurrek

Naturaren defentsarako elkarteak salatu du harrobia "guztiz legez kanpo" ari dela ia 20 urtetik hona. Nafarroako Gobernuari harrobia berehala ixteko eskatu dio.


2016-03-27 | Marijo Deogracias
"Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa iparraldeko ibai denak dauzkagu desbideratuta, eta ezin dute ongi funtzionatu"

Arturo Elosegi EHUko Ibaien Ekologia taldeko ikertzailea eta ekologia katedraduna da. Urte dezente darama zerbitzu ekosistemikoak ikertzen; alegia, ibai-uren inguruan sortzen den bizitza eta horrek gizarteari dakarkion onura. Azkenaldian, kutsatzaile berrien eraginekin kezkatuta dabiltza Ibaien Ekologia taldean: geroz eta gehiago hartzen ditugun botikak hasi dira dagoeneko ibaietan eragiten. Beste ikerketa talde batzuetan arrainen sexu aldaketak ere antzeman dituzte.


Propoliaz hitzaldi bereziak emango ditu Gipuzkoan eta Lapurdin Teresa Giral kubatar adituak

Teresa Giral doktore albaitaria Kubako aditu nagusietakoa da erleen propoliak gizakien eta abereen osasuna artatzeko dauzkan ahalmenetan eta erleen produktu hori medikuntza sistemak eskatzen dituen bermeekin ekoizteko prozesuetan. Gipuzkoan eta Lapurdin emango ditu ikastaldiak egunotan.


Erleen pozoiz sendatu elkarlanean

Ostegunero eguerdiko 12:00etatik 14:00etara dute hitzordua medikuak, erlezainek eta gaixoek. Erleen ziztadak ezarriko haiek hauei. Dirurik ez da tarteko. Bai ordea bateko eta besteko botikekin sendatzea lortzen ez duten erien osasuna hobetu nahia eta erleen ahalmenei buruzko jakintza handia. Okzitaniako Besiers/Beziers ondoan gertatzen da.


Ekonomia bertokiratzetik zonbiak hiltzerainoko planak dituzte Amikuzen otsailean

Amikuzeko Zabalik elkartearen otsail ostegunetako zita klasiko bihurtzeko bidean da. Aurten zer antolatu duten iragarri dute eta, gaien ugaritasuna eta gaurkotasuna ikusirik, emango dute zeresan franko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude