Batzar Nagusiei galdera: Realeko emakumeak baldintza duinetan aritzea bermatuko al duzue?

  • "Egingo al duzue emakumezkoen futbol duin baten alde?" galdera luzatu die Mikel Garate realzaleak Gipuzkoako Batzar Nagusiei, Espainiako Estatuko politikariak interpelatzen dituen Osoigo plataformaren bidez.

Realeko emakumeek euren historian aurrenekoz jokatu dute asteburu honetan Anoetan.

2018ko maiatzaren 14an - 12:54

Helburua da 300 atxikimendu lortzea, instituzioa erantzun bat ematera behartzeko. Garatek galdera erregistratu du Realak estreinakoz jokatu ostean Anoeta estadioan. "Igandean Anoetan gertatu zenak ez du aurrekaririk, 21.500 pertsona bildu ziren hiriko estadioan Athletic eta Realaren arteko derbia ikusi asmoz eta festa bikaina bizi izan genuen", dio Osoigo.com-en paratutako testuan. "Aitzitik, ekitaldi honek ere bazuen aldarrikapen kutsurik bertaratu zen ikuslegoaren eta baita jokalarien aldetik ere. Baldintzen berdintzea, soldata duina eta zortzi orduko kotizazioaren aldeko aldarrikapena, alegia".

Eta amaieran, Batzar Nagusientzako galdera: "Posible al da 2018-2019 urterako Realak baldintza hauek bermatu ditzan gizonezkoen eta emakumezkoen futbolean? Ba al dugu zuen babesik?"

Anoetan jokatutako partidaren harira Twitterren:

Hain justu, astelehenean eman da jakitera Erreginaren Kopako partida Athletic-en aurka jokatuko duela Realak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Eguneraketa berriak daude