Bateraren lanaren garrantzia eta osagarritasuna aitortu da

  • Batera karabana Hendaiatik abiatu zen. Baiona, Angelu eta ondoko herrietatik ibili da, Baterako militanteen ondoan auzapez eta hautetsi franko direlarik, Baterak daraman lanaren garrantzia eta osagarritasuna aitortu dute politikariek.

Hainbat hautetsi, karabana abiatzear

2015eko azaroaren 27an - 16:45

Batera karabana bosgarren egunera iritsi da. Baterako kide Nikolas Blain honela mintzatu zen Hendaian abiaburuan: “Euskal instituzioaren (Herri Elkargoa) gaia ez da bakarrik Herriko Etxeetako kontseiluetan landu behar”. Herritarrei proiektuaren nondik norakoa sakonetik azaldu behar zaie karriketan: “Instituzioak  ukanen dituen eskumenek, garraioak, hizkuntza politikak eta beste, horiek oro ondorio zuzenak izanen dituzte herritarren egunerokotasunean. Eta, beraz, lehenbailehen jabetu behar dute gaiaz. Ohartzeko elkargo hori heldu dela, eta horrekin egin beharko dugula lan bihar”.

Herritar asko ez dira Herri Elkargoaren garrantziaz jabetu

Eskualde berriko bozen kanpaina hastear batera abiatu zen Batera karabana. Egia erran, Bordeleko Kontseilu Nagusirako kanpaina usaian eta are manera oharkabeagoan pasako zen Batera kabana karriketan ibili ez balitz. Udaberrian izanen dira Herri Elkargoari buruzko benetako bozak. Haiei begira ari dira Baterako kideak, bidez bide, herriz herri, karrikaz karrika eta karabanaren bitartez

Angelu eta Miarritzeko Herri Etxeko hautetsien gehiengoek Herri Elkargoaren Herri Elkargoaren aurka bozkatu dute, Baionako Herri Kontseiluko gehienak alde daude. Hemendik aitzina, falta diren herrietako ordezkariek bozkatuko dute: “Argi da, batzuk zalantzan daude, informazio eskasagatik edo beldurragatik. Horiei konfiantza transmititu behar diegu eta haien iritzia gure alde erakarri”, erran zuen Nikolas Blainek

Baterako kide Sébastien Casteten aburua

Karabana bidean bide doan bitartean, Baterako kide Sébastien Castetek bere aburua helarazi digu: “2016ko udaberrian Iparraldeko herriko kontseilu guziek Iparraldea instituzionalki Elkargo bakar batean antolatu nahi duten erabaki beharko dute. Anitz izan dira azken urte hauetan Iparraldearen biharko gobernantzari buruz egin gogoetak, azterketak... baina hautetsien artean nagusiki eramanak izan direnak.

Betidanik egin ohi izan duen bezala, Batera Plataforma sozializazio lana egiten ari da, Euskal Herri Elkargoak ekarriko dituen aldaketei buruz argibideak eman, eztabaidatu eta iritziak jasotzeko.

Aldi honetan, jendarteratze lan hori ezin manera originalagoaz antolatuko da, hemendik martxora Iparraldeko 158 herrietatik pasako den Batera autobusaren bidez eginen baita, herritarrengana zuzenki joanez. Karabana azaroaren 23an abiatu zen Hendaiatik eta aste berean Baiona eta Angelu herrietatik pasa. Abiatze eta pasatze egun horietan Baterako militanteen ondoan auzapez eta hautetsi franko ere hor zirelarik, Baterak daraman lanaren garrantzia eta osagarritasuna nonbait politikoki aitortuz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurralde Elkargoa
2021-04-13 | ARGIA
14.000 etxe huts eta 51.000 bigarren etxe aurreikusten dituzte bost urte barru Ipar Euskal Herrian

Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia egin dute 232 hautetsiek, bideokonferentziaz. Aurtengo aurrekontua eta Bizilekuen Tokiko Programa onartu dituzte, baina programa errefusatu eta “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarrikatu du hainbatek.


2020-09-28 | Mikel Eizagirre
Euskal Elkargoak hiru euskal preso politikoren egoera salatu du

Esnal, Haranburu eta Paroti ezartzen ari zaien “heriotza zigorraz” kexu da elkargoa frantziar justiziaren erabakiaren aurkako mozio batean.


2019-01-22 | Euskal Irratiak
27 proposamen helarazi dio Baterak Euskal Hirigune Elkargoari, gobernantzaren hobetzeko

Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]


2018-02-13 | Euskal Irratiak
Euskal Elkargoaren hizkuntza politika apirilean aurkeztu behar lukete, Arrabiten hitzetan

Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.


2017-09-10 | Mikel Asurmendi
Ergela irakurriko duena

Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen... [+]


Eguneraketa berriak daude