Bateragune auziko epaituak absolbitzeko eskatu dute hainbat alderdi politiko eta gizarte eragilek

  • Aurreko astean Auzitegi Nazionalean egin zuten epaiketaren inguruan, hamasei alderdi eta gizarte eragilek eskaera bateratu bat aurkeztu zuten atzo Bilbon egindako agerraldian. Bateragune auziko epaituak absolbitzeko eta epaiketa politikoak behin betiko amaitzea eskatu dute. Auzi honen epaiak legeztatzeei bideak zabaltzeko balio behar duela ere gaineratu dute.


2011ko uztailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Eragile eta alderdi politikoetako ordezkariak

EA, ezker abertzalea, Alternatiba, Aralar, LAB, ESK, EILAS, Hiru, Lokarri, Eleak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia, Torturaren Aurkako Taldea, Ikasle Abertzaleak, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak eta Lau Haizetara Gogoan alderdi, sindikatu eta taldeek adostu dute manifestua. “Euskal Herria bake bidera eta aterabide demokratikoetara eramateko konpromiso zintzo eta tinkoa” azaldu dute. Horrez gain, “kutsu politiko nabarmeneko epaiketa” izan dela nabarmendu dute, “inolako oinarri juridikorik gabekoa”.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude