Espainiako Konstituzio Auzitegiak atzeratu egin du aste honetan egitekoa zuen osoko bilkura, "Bateragune" auzia dela-eta Arnaldo Otegiren helegiteari buruzko eztabaida aurreikusia zuena. Antonio Narvaez epailea lanean hasi ahal izateko tramiteak amaitu bitartean ez diote gaiari helduko.
Enrique Lopez magistratuak utzitako lekua beteko du Narvaezek, Espainiako Gobernuak hala proposatuta.
Konstituzio Auzitegiaren hurrengo osoko bilkura hilaren 22, 23 eta 24rako zegoen aurreikusia, baina litekeena da datorren astean egitea.
Gehiengo kontserbadorea bermatuko duen izendapena
Arnaldo Otegik eta "Bateragune" auziko gainerako lau auzipetuek –Rafa Diez, Miren Zabaleta, Harkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto– aske utzi ditzaten eskatu dute.
Hamabi epailek erabakiko dute auzipetuen eskaera onartu ala preso mantenduko dituzten. Haietako bost dira "progresistak", eta zazpi "kontserbadoreak", Narvaez barne.
Azken horrek Otegiren eskaeraren aurkako jarrera are gehiago indartu lezake, "Batasunaren ondorengoen ilegalizazio helegiteen sustatzailea izan delako", albiste agentziek diotenez.
Otegi, 2009tik preso
2009ko urrian hartu zuten preso Otegi, talde terroristako kide izatea egotzita. 2012an Otegiren –eta Diezen– aurkako espetxe zigorra hamar urtetik sei eta erdira murriztu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Diezen helegitea ez dute osoko bilkuran jorratuko.
Bestalde, Zabaleta, Rodriguez eta Jacintoren aurkako zigorrak ere murriztu zituen, zortzi urtetik seira. Haien helegiteak Otegik aurkeztutakoarekin batera aztertuko dituzte.
Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]
HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.
Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]