Batera plataformak deituta, errepideak oztopatu zituzten Frantziaren blokeo politikoa salatzeko

  • Batera plataformak deiturik, 1.200 lagun aritu ziren errepideak blokeatzen, larunbatean. Euskal lurralde elkargoaren eskaera dela eta, tokiko zenbait hautetsik eta Frantziako Gobernuak duten “blokeo joera” gaitzestu nahi izan zuten ekintza horren bidez. Zazpi gunetan batu ziren protestan: Urruñan 150 lagun, Miarritzen 300, Donazaharren eta Senperen 150, Kanbon 200, Maulen 160 eta Aiziritzen 100.


2012ko martxoaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Bide blokatzea Urruñan (Argazkia: Juan Carlos Ruiz / Argazki Press)

Oro har arazorik gabe pasa ziren bide-oztopatzeak, salbu eta Miarritzen, polizia blokeoan bildutako jendea sakabanatzen saiatu baitzen hasiera batean. Azkenik, egoera konpondu zen eta protesta burutu ahal izan zuten.

Informazio gehiago Bateraren aldarrikapen instituzionalez: Ipar Euskal Herriaren aitortzaren "blokatze politikoa" salatzeko errepideak okupatuko ditu Batera plataformak.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude