Batasuneranzko bidean

  • Love’s Labour’s Losten utzi zuen idatzia William Shakespearek Nafarroak harritu egingo zuela mundua (Navarre shall be the wonder of the world), eta kostata baina badirudi ekin diola bide horri. Sabino Cuadra eta Uxue Barkos, Nafarroaren izenean Espainiako gorteetan bi diputatu abertzale izatea amestu ere ez zuten egin Arturo Kanpionek edo Manuel Irujok.


2011ko azaroaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Maddalen Iriarte.

Bi abertzale nafar, euskaldunak gainera, 13ko talde zabal baten barruan, euskal abertzaletasunak sekula lortu duen marka onena.

Baina abertzaleentzat azkenean emaitza ona izan bada ere, kostatako garaipena izan dela ezin da ukatu. Euskal abertzaletasunak, Nafarroan zein gainerako lurraldeetan, asignatura bat gainditu beharra dauka beste edozertan hasi baino lehen: argi eduki behar du zein den benetako arerio politikoa. Elkarren artean mokoka dabiltzan bitartean, jai dute. Etxe barrukoa auzokoa baino gorrotoago duten bitartean, ez dago zereginik. Eta pekatu larri horretatik ez da inor salbatzen, ez behintzat alderdi politikoak.

Herritarrek erakutsi beharko diete. Ari dira dagoeneko bidea erakusten. Batasuna bultzatuz gero, saria, eta hortxe Amaiur horren lekuko. Eta batasunari muzin eginez gero, zigorra, eta hortxe Nafarroa horren lekuko, nahiz eta bi diputatu abertzale izan. Hautesleek herri asko eta askotan Geroa Bai jarri dute Amaiurren aurretik (Iruñean bereziki), alderdien aparatuei erakutsiz indar-metaketa eta sigla-pilaketa ez dela gauza bera. Denek ikasi beharreko lezioa: bai sigla batzuen indarrez mundua jango zutela espero zutenek, baita ia-ia eskainurik gabe gelditzeko zorian egon direnek ere.

Esango didazue EAJk ez zuela batasuna bultzatu, eta ez duela aparteko zigorrik jaso. Baina EAJn badakite gehiegi bizkaitartzen ari direla, nahiz eta galera nagusia (diputatu bat) Gipuzkoan jaso. Egibarri errua botatzeko ohitura dute Sabin Etxean, erradikalegia omen delako, baina Bizkaian Amaiurren sarea zabaltzen ari zaie, bai Durangaldean zein Lea-Artibai eta Gernikaldean, Bilbora gero eta gehiago hurbilduz.

Hortxe dauka Amaiurrek koska: hiriburuetan (Donostia salbu). Hirugarren indarra Gasteizen, laugarrena Iruñean eta Bilbon.

Batasuneranzko bidean sakontzea beste aukerarik ez daukate abertzaleek, benetako arerioari aurre egin nahi badiote. Behar bada. Hala bai, harrituko du Nafarroak mundua.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude