Parisko Bataclan aretoan zen Pierre Balaceyk honela azaldu die Euskal Irratiei ostiral gauean bizitakoa.
"Kontzertuan ginen eta gibeletik sartu dira, tiroak entzun ditugu. Hastapen batean ez genuen ulertzen, pentsatu dugu gusto txarreko txiste bat zela, hala ere, lurrean ginen eta elkarri begira. Badut oroitzapena norbait ikusi dudala gibelean, armatua, eta ni ateratze batera buruz joan naiz, eskuin aldera baina ainitz ginen eta lurrera erori gara denak bata bestearen gainean blokatuak. Erraiten ziguten ez mugitzeko, bestelaz tiro eginen zutela. Bazen jende ainitz zutitzen zena eta gainera tiro egin diete. Gu lurrean egon gara eta ez genuen ikusten gibelean zer gertatzen zen. Momentuan uste dut ohartzen ginela gure bizia jokoan zela baina denak lasai egon gara eta preseski harritu naiz ni ere ze lasai egon naizen. Itxoiten genuen bukatzea, espero izanez ondoko tiroa ez zela guretzat izanen."