argia.eus
INPRIMATU
Basterretxearen eta Epelderen lanak Tolosan

2007ko maiatzaren 28a

Tolosako Ekinbide Etxeak 40 urte bete ditu. Urteurren horren harira, Nestor Basterretxearen Euskal Kosmologia saileko bi eskulturez eta Iñaki Epelderen pinturez osatutako erakusketa zabaldu dute. Artelanak ekainaren 28ra arte egongo dira ikusgai.