Baskoi eta barduliarren errolda egin zuen erromatarraren hilarria aurkitu dute

  • Mocconio Vero tribunoak 24 hiri barduliar eta baskoien errolda egin zuen K.o I edo II. mendean. Euskara Jendea elkarteak bere hilarria aurkitu du Louvreko biltegi batean galduta, eta bertan idatzita dagoenak erakusten du egungo euskal lurraldean bizi ziren tribuak erromatar administraziopean zeudela. Aspaldi gainditutako euskaldunen isolamenduaren mitoa ezeztatzen duen beste froga arkeologiko bat da beraz.


2013ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Hilarria Euskal Herrira ekartzeko lanean ari da Oiasso museoa (Arg.: Euskara Jendea)

Erromatar garaiko euskaldunen bakartasunaren mitoa hausten duen beste froga historiko bat dugu. Lehendik ezaguna zen inskripzio hau, baina, bere kokapen fisikoa ez zen ezagutzen. Aurkikuntza Frantzian egin da, Euskara jendea dokumental bilduma egiteko bidean burutu diren aurkikuntza eta dokumentazio lanen baitan. Louvre museoaren menpeko biltegi batean aurkitu dute, Saint Deniseko hangar batean

Aurkikuntzaren garrantziaz jabetuta, Irunen dagoen Oiasso erromatar museokoa den Mertxe Urteagak, hilarria bertaratzeko eskaria egin du jada eta negoziazioak martxan daude, eta bide batez, “euskara jendea” dokumentaleko kideak zoriondu ditu egindako aurkikuntzagatik.

Inskripzioak, I edo II. mendean Mocconio Vero tribunoak Leongo VII. legioan zegoelarik egindako 24 hiri baskoi eta barduliarren erroldaren berri ematen digu. Urteagaren esanetan, honek demostratzen du barduliarrak eta baskoiak erabat txertatuta zeudela antolamendu erromatarrean.

Aditu batzuen arabera Mocconio Verok erroldatutako 24 hiri horiek, Ptolomeok bere Geografia liburu historikoan aipatzen dituen berberak lirateke.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erromanizazioa Euskal Herrian
Baskoiak, erromatarrek sarituak ala zigortuak?

Irulegiko indusketek, Antzinaroko euskarazko inskripzioak dituen eta mundu osoari bira eman dion brontzezko xaflaz gain, beste hamaika aztarna baliotsu azaleratu dituzte jadanik, eta, sarritan mitoekin bete izan dugun Euskal Herriko historiaren hutsune bat betetzen lagun... [+]


Izenik gabeko erromatar hiria

2018an Artiedako (Zaragoza) udalak El Forau de la Tuta aztarnategiko arrastoak ikertzeko laguntza eskatu zion Zaragozako Unibertsitateko Arkeologia Sailari.


Antzinaroan ere Pirinioak ez ziren muga

Ibañetako lepoa, duela 2.000 urte inguru. Erromatarrek galtzada eraiki zuten, Pirinioak puntu horretatik igarotzeko. 2008an hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea antzinako iturriek aipatzen duten galtzadaren bila.


Foruko erromatar herrixka

Hil honetan hasi eta abuztuaren 28a bitartean, Foruko (Bizkaia) erromatar herrixkaren arrastoetara hurbiltzen denak bisita gidatu berezia egin ahal izango du, aurrez aurrekoa eta birtuala, aldi berean.


Ebroko urak daramana
Mantibleko zubiaren gainbehera

Urtarrilaren 24tik 25erako gauean erori da oraindik zutik mantentzen ziren Lantziegoko Mantibleko zubiaren bi arkuetako bat. Arabar Errioxako monumenturik garrantzitsuenetakoa da. Josu Narbartek artikulu honetan azaldu du bere jatorria, eta hainbat elkartek iragarria zutela... [+]


Eguneraketa berriak daude