Bartzelonako fiskaltza ikertzen ari da Sant Adria de Besoseko erraustegia kutsaduragatik

  • El Periodico de Catalunyak zabaldu duenez, Bartzelonako Ingurumen fiskaltza ikertzen ari da Sant Adria de Besoseko erraustegia, dioxina eta kiratsezko kutsaduragatik. Orduko 45 tona zabor nahasi kiskaltzen ditu Espainiako estatuko bigarren erraustegi handiena den horrek.


2018ko uztailaren 02an - 10:59
Sant Adria de Besoseko (Bartzelona) erraustegia. (Argazkia: TERSA)

AireNet plataformak joan den apirilean salatu zuen Bartzelonako erraustegia, bere garaian ARGIAk zabaldu zuenez, hura delakoan inguru horietan minbizien tasa Kataluniako bataz bestekoa baino 2,5 bider handiagoa izatearen erruduna. TERSAren erraustegia ixteko eskatu dute behin eta berriro auzotarrek. Ebidentziatzat aurkeztu zuten Jose Luis Domingo toxikologiako katedradunak 2017ko udan Science of the Total Environmental aldizkari espezializatuan argitaratutako “High cancer risks by exposure to PCDD/Fs in the neighborhood of an Integrated Waste Management Facility” txostena, zeinak zehazten baititu erraustegiaren inguruko lurzoruan eta airean dauden partikula kantzer eragileak, erakutsiz Sant Adrià herria izan daitekeela Kataluniako ingururik kutsatuena.

Baina horretaz gain, beste froga berri bat ere eraman zuten apirilean herritarrek auzitegira. Erraustegia kudeatzen duen TERSAk fabrika barruan egindako neurketek erakusten dute, antza, zaborrak erretzen direla beti iritsi gabe 800 gradu zentigradoetara, errausketaren aldekoek beti argudiatzen dutenez dioxinarik sortu gabeko konbustio mailara iritsi gabe alegia. Airenetekoek salatu zuten enpresak deskonektatu egin duela graduak neurtzeko sistema, oker horiek ezkutatzeagatik, eta beste oker gehiago erakusten dituzten argazki eta bideoak ere aurkeztu zizkioten fiskalari.

Bartzelonako udalak eta erraustegiaren kudeatzaileek dena ondo zegoela argudiatu zuten arren, orain fiskaltzak erabaki du auzitegiak ikerketa ofizial bati ekin beharra daukala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude