Bartzelonako alkatetza hartu eta 48 ordura lehen etxe kaleratzea eragotzi du BCN en Comúk

  • Astelehen goizean Bartzelonako Nou Barris auzoan etxe kaleratze bat gelditzeko ekintzan esku hartu du Ada Colau Bartzelonako alkate berriak.


2015eko ekainaren 16an - 12:47
Ada Colau, BCN en Comúko alkate berria etxe kaleratzeen aurkako plataformako kide zen (Argazkia: Eldiario)

Alkatea  kaleratzea egitekoa zen eraikinera gerturatu da. Bi eta zazpi urteko umeak dituen familia bizi da bertan. Colauk Bankiara deitu eta etxe honetakoaz gain aurreikusita zegoen beste kaleratze bat gelditzea ere lortu du.

Colauk azaldu du auzoan etxebizitza-arazo larria dagoela eta kaleratze gehien ematen diren zonaldea dela. Nou Barriseko funtzionarioak zoriondu ditu, baina edonola ere, arazo honi “irtenbide estruktural” bat eman behar zaiola esan du.

Ekimen hau hauteskunde kanpainan iragarri zuen planaren barruan dago. Honez gain hauteskunde programan legealdiko lehen 100 egunetarako neurri sorta iragarri du Barcelona en Comúk. Etxebizitza eskubideaz gain, besteak beste, elikadura eta osasunerako eskubidea bermatuko dituela esan du.

Madril eta Valentzia bide berean?

Bartzelonaz gain Madril eta Valentziako udaletan aldaketa izan da azken hauteskundeen ondoren. Hiru hiriburu horiek Espainiako Estatuan  etxe kaleratze gehien dituzten hiriak dira. Manuela Carmena, Madrilgo alkateak esan du etxebizitzaren funtzio soziala berreskuratu nahi dutela. PPren legealdian egindako etxebizitzen lursailen salerosketen auditoria bat egitea proposatu du. Joan Ribó Valentziako alkateak, besteak beste, banku eta kaltetuen arteko bitartekaritza bulegoa sortu nahi du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude