Ehunka milaka pertsonak Bartzelonara independentziaren alde mobilizazio erraldoia osatu dute. Historiarako argazkia utzi dute V erraldoi batekin, "azaroaren 9an bozkatu egingo dugu, azaroaren 9an irabazi egingo dugu" lemapean.
15:55 Jende uholdea V-a osatzera. (Arg: @boligorria)
15:45 Gran Via etorbideko espaloiak jendez betetzen ari dira. (Arg: (@directe)
15:40 Bolondresak prest argibideak emateko. 16:00etan jendeari leku hartzeko adierazi diete. Mosaikoa 17:14ean osatuko dute. (Arg: @assemblea)
15:37 Katalunia osotik 2.000 autobus joan dira Bartzelonara ANCk adierazi duenez. (Arg: @radioflaixbac)
Egingo al du jauzi Masek?
2013ko abenduaren 12an CiU, ERC, ICV eta CUPek 2014ko azaroaren 9an kontsulta ez loteslea egitea erabaki zuten, herritarrei bi galdera luzatuz: “Nahi al duzu Katalunia estatua izatea? Eta estatu hau independentea izatea?” Bada, heldu da zezenari adarretatik heltzeko unea, legezko bidearen azken urratsak atondu eta piszinara jauzi egiteko tenorea. Irakurri hemen Xabier Letonaren erreportajea.
Katalunia, bost amaiera posible
Madrilen bizi den Fernando Betancor ekonomilari iparramerikarrak bost amaiera posible ikusten dizkio Kataluniak bizi duen egoerari, eta horietako bakoitza gauzatzeko ikusten dituen aukerak ere finkatzen ditu. Artikulua bere blogean idatzi zuen ingelesez eta Vilawebek osorik itzuli du. Analisia apirilekoa da, baina bete-betean erantzuten dio orain Katalunian bizi den egoerari. Betancorrek sakon aztertzen du aukera bakoitza eta iritzi publikoan egun sustraituen dauden bi balizko egoerei ematen die berak ere aukera gehien: kontsulta Espainiaren debekuaren gainetik egitea edo hauteskunde autonomikoak aurreratzea. Irakurri hemen bost amaiera posible.