Barrongo urtegiaren obra gelditzeko mozioa atzera bota dute Arabako Batzar Nagusiek

  • Arabako Batzar Nagusiek atzera bota dute asteazkenean Barrongo urtegiaren obra gelditzeko eskatzen zuen mozioa. EH Bildu, Podemos eta Irabazi biltzarkide taldeek defendatu dituzte Barrongo Urtegiari Ez plataformaren eskaerak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 18an - 11:57
Inguru hauek ur azpian geratuko lirateke urtegia eraikiz gero.

Plataforma iragan astean sortu zen eta bere baitan biltzen ditu kaltetuak eta obrarekin ados ez dauden Añana Kuadrilla osoko herritarrak. Ekologistak Martxan eta Arabako Kontzejuen Elkarteak ere parte hartzen dute plataforma berrian. Dekalogoa osatu dute eta horretan besteak beste obra eginbeharra auzian jartzen da, Añana ureztatzeko ez baitago horrenbeste ura bildu beharrik haien esanetan. Gainera Barrongo urtegiak kalte sozial eta ekonomiko handia ekarriko duela aipatzen da eta hiru familien lana eta etorkizun ekonomikoa arriskuan jarriko duela. Ingurumenean ere kalteak eragingo dituela nabarmentzen dute eta hain zuzen Euskal Herrian dagoen arrano beltzen bikote gutxiren artean bat Barrongo inguruan dagoela gogoratu du plataformak. Diru publikoa xahutzea ere salatzen dute eta herritarrekin eta kaltetuekin hitzegin gabe egin nahi izatea.

EH Bildu, Podemos eta Irabazi taldeko ordezkari politikoek gaurko plenoan adierazi dute Añana Kuadrillako lurzoruak ureztatzeko tamaina horretako urtegia eraikitzea ez dela beharrezkoa eta gainera inguruko herritarrekin eta kaltetuekin hitz egin gabe egin nahi dutela salatu dute. Hiru taldeek eskatu dute Barrongo makro-proiektuaren obra gelditzeko eta alegazioak aurkezteko epea luzatzeko. Halaber herritarrak parte hartzeko prozesua zabaltzeko exijitu dute. Haatik, mozioa ez da aurrera atera PP eta EAJ taldeek egitasmoaren alde lerrokatu direlako.

 

 

Oharra: Albiste hau Arabako Aleatik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barrongo urtegia
2017-05-30 | Arabako Alea
Eragin handiak izango ditu Barrongo urtegiaren obrak ondare arkeologikoan

Laurogeitik gora errota, zubi, aztarnategi, ermita, gaztelu, bide eta antzinako herrixka harrapatuko ditu Barrongo urtegiak. 431.645 euroko inbertsioa kalkulatu dute ondare arkeologikoan izango dituen kalteak txikiagotzeko.


2016-10-11 | Arabako Alea
Barrongo urtegiaren kontra bildu dira Arabako Diputazioaren aurrean

Añana Kuadrillako bizilagunek Gasteizko kaleetara eraman dute Barronen egin nahi duten urtegiaren kontrako protesta, eta Diputazioaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Batzar Nagusiaren osoko bilkura zegoela baliatu nahi izan dute urtegiaren egitasmoaren salaketa... [+]


Barróngo urtegia
Egungo beharretara egokitu gabeko azpiegitura

Añanako Kuadrillaren ureztatze planak eztabaida eragin du Araban. Espainiako Gobernuak eta Arabako Foru Aldundiak bultzaturiko egitasmoak hainbat putzu eraikitzea aurreikusten du; Barróngo urtegia litzateke proiektuaren azpiegitura nagusia. 1999an diseinaturiko... [+]


2016-05-24 | Arabako Alea
Alderdiak deitu dituzte ekainaren 7an Barrongo urtegiari buruz hitz egiteko

Arabako Kongresurako zerrendaburu guztiak bildu nahi ditu Barrongo urtegiaren kontrako plataformak mahai-inguru batean urtegiari buruz hitz egiteko. 


2016-04-05 | Arabako Alea
Arabako Kontzejuen Elkarteak Barrongo urtegiaren egitasmoa arbuiatu du

Arabako Kontzejuen Elkarteak Barrongo urtegiak kaltetuko dituen bizilagunekin bat egin du, eta egitasmoa gelditzeko exijitu du. Beharrezkoa ez den azpiegitura dela salatu dute.


Eguneraketa berriak daude