Barrongo urtegiaren kontra bildu dira Arabako Diputazioaren aurrean

  • Añana Kuadrillako bizilagunek Gasteizko kaleetara eraman dute Barronen egin nahi duten urtegiaren kontrako protesta, eta Diputazioaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Batzar Nagusiaren osoko bilkura zegoela baliatu nahi izan dute urtegiaren egitasmoaren salaketa kaleratzeko. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 11n - 09:27

Añanako bizilagunek salatu dute gizarteari informazioa eman gabe egin nahi duela obra Espainiako Gobernuak. Dituzten datuen arabera urtegia eraikitzeko obran 182 miloi euro inbertitzea eta 600.000 metro kuadroko nekazal lurra urperatzea aurreikusita dago. Gainera Atiegako errepidea desagertuko litzateke eta 30 metroko altuera baino gehiago duen ezponda bat eraikiko dute Atiega herritik metro gutxira.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barrongo urtegia
2017-05-30 | Arabako Alea
Eragin handiak izango ditu Barrongo urtegiaren obrak ondare arkeologikoan

Laurogeitik gora errota, zubi, aztarnategi, ermita, gaztelu, bide eta antzinako herrixka harrapatuko ditu Barrongo urtegiak. 431.645 euroko inbertsioa kalkulatu dute ondare arkeologikoan izango dituen kalteak txikiagotzeko.


Barróngo urtegia
Egungo beharretara egokitu gabeko azpiegitura

Añanako Kuadrillaren ureztatze planak eztabaida eragin du Araban. Espainiako Gobernuak eta Arabako Foru Aldundiak bultzaturiko egitasmoak hainbat putzu eraikitzea aurreikusten du; Barróngo urtegia litzateke proiektuaren azpiegitura nagusia. 1999an diseinaturiko... [+]


2016-05-24 | Arabako Alea
Alderdiak deitu dituzte ekainaren 7an Barrongo urtegiari buruz hitz egiteko

Arabako Kongresurako zerrendaburu guztiak bildu nahi ditu Barrongo urtegiaren kontrako plataformak mahai-inguru batean urtegiari buruz hitz egiteko. 


2016-04-05 | Arabako Alea
Arabako Kontzejuen Elkarteak Barrongo urtegiaren egitasmoa arbuiatu du

Arabako Kontzejuen Elkarteak Barrongo urtegiak kaltetuko dituen bizilagunekin bat egin du, eta egitasmoa gelditzeko exijitu du. Beharrezkoa ez den azpiegitura dela salatu dute.


2016-02-18 | Arabako Alea
Barrongo urtegiaren obra gelditzeko mozioa atzera bota dute Arabako Batzar Nagusiek

Arabako Batzar Nagusiek atzera bota dute asteazkenean Barrongo urtegiaren obra gelditzeko eskatzen zuen mozioa. EH Bildu, Podemos eta Irabazi biltzarkide taldeek defendatu dituzte Barrongo Urtegiari Ez plataformaren eskaerak.


Eguneraketa berriak daude