Barkosen dieten aferan ez dagoela irregulartasunik dio Espainiako Kontuen Auzitegiak

  • Justitia et Veritas eskuin muturreko erakundeak jarri zuen salaketa 2013an eta, dagoeneko auzitegi ugarik atzera bota badituzte ere elkarte honen tesiak, gaia itxi du ostegun arratsaldean Kontuen ganberak emandako ebazpenak.


2017ko uztailaren 14an - 12:25
Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko lehendakaria. (Arg.: Navarra.es)

Elkarteak 2013an jarri zuen salaketa eta honen arabera, Uxue Barkosek iruzur egin zuen 2008tik 2013ra Iruñeko Udaleko zinegotzia zela 208.000 euro eskuratzean. Udal bileretan parte hartzeagatik zinegotziei zegozkien dietak ziren, baina elkarteak salatu duenez, Barkosek ez zuen denbora nahikorik izan bilera horietan parte hartzeko, bai garai horretan Espainiako Kongresuko diputatua izan zelako eta baita minbiziak jota egon zelako ere.

Iruñeko Udaleko finantza zerbitzuek, Nafarroako Lurralde Auzitegiak eta Auzitegi Gorenak ere atzera bota izan dute salaketa lehenago. Orain Kontuen Ganberak esandakoaren arabera, Uxue Barkosek 55.398 mila euro kobratu zituen eta ez 208.000 euro, hau Geroa Baiko talde osoak eskuratutako dirua baitzen.

Horrez gain, ebazpenak dio ez duela ikusten Barkos bilera hauetan ez egoteko ezinezkorik eta,  gaia ikertu duen Espainiako poliziaren txostenek diotenez, hauek egingarriak zirela. Kontuen Auzitegiaren arabera, akusazioaren datuak akatsez josiak ziren: esate batera, Barkosek egindako bilerak ez ziren 700 izan, 497 baizik.

Sistema desegokia

Hori bai, eta auziak gai hau aztertu ez badu ere, ebazpenean argi aipatzen da 1999tik 2013ra dietak banatzeko Iruñeko Udalak izan duen sistema ez dela egokiena dieten ordainketaren kontrola ongi eramateko. Sistema honetan urteko udal bilera kopurua aurreikusten zen eta horren arabera zinegotziei dirua aurreratu egiten zitzaien, urteko bi ordainketa eginez. Ondoren, zinegotziak edo bere taldeko buruak, sinatzen zituen akten agiriak, esanez bertan egon zen ala ez; horren arabera, alkateak azken ebazpena ematen zuen ordainketa egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uxue Barkos
2019-05-27 | ARGIA
Uxue Barkos (Geroa Bai)
"Badago aukera gobernu progresista bat gauzatzeko"

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak zoriondu egin du Navarra Sumako presidentegai Javier Esparza, baita PSNko presidentegai María Chivite ere. Nahi zituzten emaitzak ez lortu arren, oraindik ere “badago aukera gobernu progresista bat gauzatzeko”, azpimarratu... [+]


Uxue Barkos
"Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da"

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


Gaztetxeak, feministak ote?

Iruñeko Maravillas gaztetxearen hustutzea mediatikoa bihurtu zen iragan urtarrilean. Batetik, “aldaketa”-ren eragileen baitan kontraesanak eta tentsioak azaleratzen dituelako, hauteskundeak bistara ageri izan dira, alderdi ugariren interesak martxan jarriz... [+]


Uxue Barkos izanen da lehendakarigaia eta Itziar Gomez alkategaia

Nafarroako Gobernuan presidentegai izateko aurkeztutako hautagai bakarra izan da Uxue Barkosena. Iruñeko Udalerako ere hautagai bakarra izan da Itziar Gomez. Primariak itxi dituzte Geroa Bai alderdiaren barruan.


2017-10-27 | Andoni Mikelarena
Kalitatezko enplegua eta autogobernua Nafarroako gobernuaren helburu nagusiak

Uxue Barkos Lehendakariak bi orduko hitzaldia egin zuen bart Politika Orokorreko Eztabaidan. Agintaldiaren erdia beteta, aldaketa politikoa bai, baina gizartean ematen ari den aldaketa azpimarratu du Uxue Barkos Lehendakariak.


Eguneraketa berriak daude