Urte judizial berriaren irekieran, Juan Calparsoro, EAEko fiskal nagusiak adierazi du estatua "eskuzabala" izango dela barkamena eskatu eta gizarteratzeko saiakera egiten duten etakideekin. Talde armatua osatzen dutenei, "ausartak" izateko, herriaren "errealitate demokratiko eta plurala" onartu eta "denok espero dugun pausoa" emateko eskatu die. Calparsorok esan duenez, euskal justiziak eta herriak urrats hori aitortzen jakingo du.