Bardean ekintza militarrak egiten ari dira

  • Ekaitza operazioa entrenatuko du Espainiako armadak. Tuteran, manifestazioa egin zuten 250 lagunek Bardea herriarentzat lelopean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 28an - 09:50
Bardeako poligonoaren kontrako mobilizazioa. (Argazkia: Euskalerria Irratia)

Benetako suarekin ibiliko dira militar espainiarrak gaur Bardean; Ekaitza operazioa izanen da.

Erabakia kritikatu dute 'aldaketaren gobernua' osatzen duten lau indarrek, eta kontra bozkatu dute parlamentuan; PSNk, UPNk eta PPk alde egin dute, berriz.

Hala, "premia larriz" Bardeako tiro poligonoa desegiteko eskatu dio parlamentuak Espainiari, eta bere egin du, halaber, Bardea militarizatzearen kontrako aldarria. "Poligonorako eta su praktikak zein bonbardaketak egiteko bideratutako baliabide ekonomikoak gizarte gastuetan eta langabeziaren kontrako neurrietan gastatu daitezela" aldarrikatu du legebiltzarrak, halaber.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardeetako tiro eremua
Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Benetako bonbekin maniobra militarrak egiten ari dira Bardean

Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]


Bonbardaketa praktikak Bardean, hamabost egunez

Benetako armak erabili dituzte eta ostirala arte ariko da Espainiako Armada parajean bonbak botatzen.


Espainiako Armadak lau eguneko bonbardaketa hasi du Bardean

Espainiako Defentsa Ministerioak ez du argitu benetako sua erabiltzen ari diren ala ez. Aurreko astean erabili zuten, herritarrak abisatu gabe.


Eguneraketa berriak daude