Bardean benetako armekin eginen dituzte maniobrak bihar eta etzi

  • "Benetako maniobra militarrak" eginen dituzte aste honetan Bardeako Tiro Poligonoan. Inguruko zenbait eremu itxi eginen dituzte "segurtasuna" mantendu ahal izateko. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko otsailaren 07an - 10:13
Maniobra militarrak eginen dituzte egunotan. (Arg: eitb.eus)

Benetako armak erabiliko dituzte bihar eta etzi Bardeako Tiro Poligonoan ariketak egiteko. Eremu horren inguruan zenbait bide itxi eginen dituzte "segurtasuna" ziurtatu nahian. Bardenas ya! taldeak salatu du "beste behin arriskuan jarriko dituztela Bardeako eremuak eta herritarrak". Bardeako Komunitatearen weborrian jasotako informazioari esker jakin du talde horrek aste honetako jardueraren berri. 

Nafarroako Gobernuari eskatu diote ikertu dezala zertara bideratzen duen Bardeako Komunitateak ariketa horiengatik ateratzen duen dirua: "Kontuak eskatu diezazkietela, ordainagiriak eta ardurak hartu behar badituzte, har ditzatela". 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardeetako tiro eremua
Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Benetako bonbekin maniobra militarrak egiten ari dira Bardean

Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]


Bonbardaketa praktikak Bardean, hamabost egunez

Benetako armak erabili dituzte eta ostirala arte ariko da Espainiako Armada parajean bonbak botatzen.


Espainiako Armadak lau eguneko bonbardaketa hasi du Bardean

Espainiako Defentsa Ministerioak ez du argitu benetako sua erabiltzen ari diren ala ez. Aurreko astean erabili zuten, herritarrak abisatu gabe.


Eguneraketa berriak daude