Barcina eta Sanz CANeko parlamentuko ikerketa batzordera deitu dituzte

  • Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean.  Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka Civikako kontseilaria eta Alvaro Miranda ekonomia kontseilari ohia daude deituta, besteak beste.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2017ko azaroaren 02a
Miguel Sanz eta Yolanda Barcina Nafarroako presidente ohiak

Nafarroako Kutxaren desagerketa aztertzen ari dira Nafarroako Parlamentuan ikerketa batzorde baten bitartez. Hilabete ugari daramatzate informazioa eta txostenak eskatzen, baita horiek aztertzen ere. Agerraldien txanda iritsiko da laster eta horretarako batzordea osatzen duten alderdiek euren eskaerak egin dituzte. Agerraldi horien bidez CAN-en desagerketa argitu nahi dute. 

Gobernua babesten duten lau taldeek -Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra- Nafarroako presidente ohiak agertzea nahi dute: Miguel Sanz eta Yolanda Barcina. Eta ez horiek bakarrik. Eskatu dituztenen artean daude: Jose Antonio Sarria (Nafarroako Enpresarien Elkargoko presidentea eta CANeko kontseilu orokorreko kide, kontu-ikuskaritzako batzordeko kide eta kontroleko batzordeko kide izan zen; Jose Antonio Asiain CANeko kontseilu orokorreko kide, administrazio kontseiluko presidente ohia eta Banka Civikako kontseilaria izan zen; Manuel Lopez Merino CAN FUndazioko patronatuko kide ohia; Lorenzo Riezu Nafarroako Kutxako zuzendari nagusi ohia; Alvaro Miranda ekonomia kontseilari ohia; Alberto Pascual Nafarroako Kutxako idazkari ohia eta Amaya Randez CANeko administrazio kontseiluko idazkari ohia. Horrez gain, Podemos-Ahal Duguk beste zenbait kideren agerraldia ere eskatu du Vialogosekin zerikusia izan dutelakoan. Hauexek dira: Enrique de Mulder, Javier Martinez, Juan Oderiz, Carlos Ayesa, Carmen Perez eta Cesar Esparza. 

Alderdi sozialistak ere eskatu ditu zenbait pertsonaren agerraldia Nafarroako Kutxaren desagertzea ikertzen duen batzordean: Lopez Merino eta Riezurena, Jose Carlos Hernandezena 2010 eta 2011 urteetan Ernst and Young txostena sinatu zuelako; Francisco Garcia Noel, Deloitte txostena sinatu zuelako eta Roberto Ducayrena Nafarroako Kutxako estrategiaren arduradun ohia izan zelako. 

Azalpenak ematera joan nahi duela iradoki du bere aldetik Enrique Goñik Nafarroako Kutxako zuzendari ohiak. Hala jakinarazi dio batzorde horretako presidente Unai Hualderi. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


CAN kanaletik interesatuko zaizu...
Nafarroak banku publiko baten sorreraren bideragarritasuna aztertuko du

Uxue Barkos buru duen gobernuak Nafarroan banku publiko bat sortzeko dauden aukerak aztertuko dituen txostena osatzeko agindu du. Irailean egingo da esleipena eta hamabi asteren buruan txostena bukatuta izango dela aurreikusten da. Orduan “asko eztabaidatu beharko da”, adierazi du Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko ekonomia-lehendakariordeak.


CANi buruzko ikerketa batzordearen premiaz

Hitzetik hortzera dabiltzan bi gai landu dituzte Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ezkerrako Joseba Ezeolaza parlamentariek, Juan Kruz Lakasta kazetariaren gidaritzapean: Nafarroako Kutxako ikerketa batzordea eta Espainiako hauteskundeak.


Nafarroako Kutxa ikertuko dute berriz Parlamentuan

Erantzukizun politikoak argitu behar dira CAN desagertu izanak arduradunak dituelako. Argudio horiekin egin zuten ikerketa batzordearen alde Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk, PSNk eta Ezkerrak.


Aldaketaren indarrek eta PSNk 'CAN auziaz' ikerketa batzordea berriz ireki nahi dute

Gero Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSNk eta I-Ek eskari bateratua erregistratu dute Parlamentuan, Nafarroako Kutxaren "desagertzeari" buruzko ikerketa batzordea berriro martxan jar dadin.

 


2015-06-17 | ARGIA
Cervera absolbitu dute

Santiago Cervera PPko diputatu ohia absolbitu du Nafarroako Justizia Auzitegiko Zigor arloko 3. Epaitegiak.


2015-06-03 | ARGIA
Gońi: "CANek bere emaztearen lan-hitzarmena ez berritzeak egin zuen kritiko Cervera"

Asteazkenean amaitu da Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren aurkako epaiketa. Alde bakoitzak berean jarraitzen du eta fiskalak absoluzioa eskatu du.


2015-03-20 | Xabier Letona
Santiago Cerveraren torpedoa 'Diario de Navarra'ren aurka

Santiago Cervera PPko diputatu ohiak gogor idatzi du Diario de Navarra-ren aurka eta CANen desagerpenean dituen erantzukizunak azpimarratu ditu.


"CAN auziko ardura isiltasunez estali nahi dute Nafarroako eliteek"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

'CAN: eta hemen ez da ezer gertatu' liburua karrikaratu du Joxerra Senar Berriako kazetariak, Manu Robles Arangiz Fundazioaren eta Pamiela argitaletxearen eskutik.


2015-02-22 | Xabier Letona
"Arduradunek jakin dezatela haiengandik gertu gaudela"

Kontuz elkartearen sostenguarekin, Alberto Gil, Aritz Intxusta eta Patxi Zamora kazetariak dira El Banquete liburu ezagunaren egileak. Nafarroako Legebiltzarra CANen desagerpena ikertzen hasi den honetan, merezi du galera itzel hori eta berau eragin zutenei buruz gehien dakitenekin hitz egitea. Askok ez diete barkatuko.


2015-02-21 | Xabier Letona
Xabi Lasa: “CAN Fundazioak ez digu pasatzen guk ez-ofizialki dugun informazioa”

Nafarroako Legebiltzarreko ikerketa batzordean informazioa eskuratzeko diren arazoen berri ematen du Xabier Lasak. Ez da baikor eta hurrengo legealdian batzordea berriz abian jarri beharraz mintzo da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude