Barañaingo udal langileek euskaraz jakin beharko dute aurrerantzean

  • Gaur egungo udal langileei euskararen inguruko exijentzia minimorik ezarri ez zaiela eta, Udalak 2011rako aurkeztu zuen pertsonala baliogabetu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak. Gauzak horrela, Barañaingo udal langile izateko euskara menperatzea beharrezkoa izango da aurrerantzean.


2011ko azaroaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Barañaingo NaBai-ko udal taldea.

NaBai-ko zinegotzi batek aurkeztu zuen auzitegian udal langileen aurkako errekurtsoa. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren arabera, udal langileei euskararen inguruan inolako exijentzia minimorik ez egitea Hizkuntza Minorizatuen Europako Kartaren aurka doa. Horrez gain, udalak berak duen euskararen inguruko ordenantza ere erasotzen du.

Erabakiak, ordea, ez du gaur egun udalak kontratatuta dituen langileen aurka egingo. Hauek euren lan postuak uzten dituztenean, hutsune hori betetzera aurkezten direnei exijituko zaie euskararen erabilera bermatzea.

NaBai-ko zinegotzia gustura agertu da epaiarekin. Haren arabera, "herritarrak nahi duten hizkuntzan zuzendu daitezke administrazioari, eta berau beharuta dago hori bermatzera". Barañaingo alkateak, Jose Antonio Mendivek (UPN) epaiaren aurrean errekurtsoa aurkeztuko duela esan du, eurek euskararen legea "hitzez-hitz" betetzen dutela adierazita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Trafiko eskuduntza bermatzeko Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek

Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek, Trafikoa foru exekutiboaren eskuduntza historiko eta esklusiboa dela blindatzeko.


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Eguneraketa berriak daude