argia.eus
INPRIMATU
Barakaldoko gaztetxea husteko agindua eman du epaileak
  • Makala II gaztetxea okupatzeagatik hamabi gazte epaitu eta 11.520 euroko isuna ordaintzera zigortu dituzte Barakaldoko auzitegian. Zigorrarekin batera, gaztetxea berehala husteko agindua eman du epaileak.

     

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 25

Barakaldoko hamabi gazteei 11.520 euroko isuna ezarri diete guztira, Makala II gaztetxearen okupazioagatik, usurpazio delitua egotzita. 720 eta 1.080 euro bitarteko isunak jarri dizkiete bakoitzari. Gaztetxearen berehalako desalojoa ere agindu du epaileak eta horren aurrean Makala II gaztetxeko kideek adierazi dute aurki mobilizazioak antolatuko dituztela.

San Bizente auzoan dago Makala II gaztetxea.