argia.eus
INPRIMATU
Bankuen “maltzurkeriaz” eta Kutxabank kasuaz mahai ingurua gaur
  • Karelatzeak Stop taldeak antolatuta mahai-ingurua izango da gaur Hernaniko Biteri Kultur Etxean arratsaldeko 19:30etan. Bankuek bezeroekiko erabiltzen dituzten azpi-jokoak eta "maltzurkeria" izango dute hizketagai, zehazki Kutxabank kasua jorratuko dute.

ARGIA @argia 2014ko abenduaren 18a
"Kutxabank beti erortzen da praktika okerrenetan" dio Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak.

"Badakigu ez dela entitate bakarra praktika gaiztoak bideratzen, baina Kutxabanken kasua berezia da, beti praktika okerrenetara erortzen delako eta horrez gain pribatizazioaren prozesu maltzurra eramaten ari delako", diote Hernaniko Kaleratzeak Stop taldetik.

Mahai-inguruan hiri lagun ariko dira: Jose Maria Erauskin abokatua eta Kaleratzeak Stop-eko ekipo juridikoko kidea; Javier Olaverri abokatu eta politologoa: eta Julian Zapiain, ATTAC elkarteko kidea eta duela gutxi arte Kutxako batzar orokorreko kontseilaria. Moderatze lanetan berriz ARGIAko kazetari Urko Apaolaza Avila ariko da.

Julian Zapini elkarrizketa egin genion duela hilabete batzuk ARGIAn, BBK eta Vital banku-fundazio bihurtzeko zorian zirenean.