Bankuek zoru klausuletako dirua itzuli beharko diote jendeari osorik: 4.000 milioi euro

  • Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi du 2013tik atzerako hipoteketan kobratutako klausuletako dirua ere itzuli beharko dutela Espainiako Estatuko bankuek.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2016ko abenduaren 21a
Gehiegizko klausulen kontra Bilboko Arriaga antzokian egindako elkarretaratzea (arg.: Adicae)

Espainiako finantza entitateei borroka garrantzitsua irabazi diete zoru klausulek kaltetutako herritarrek. Europako justiziak haien alde egin du eta hipoteken gehiegizko klausula horien atzera-eraginkortasuna onartu du, Espainiako Auzitegi Gorenak 2013an egin ez bezala. Horrek esan nahi du, Espainiako Bankuaren kalkuluen arabera 3.000 eta 5.000 milioi artean itzuli beharko dietela bankuek bere bezeroei, kobratutako klausula horien kopuru osoa alegia.

Luxenburgok dio Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia ez dela zuzena, ezin delako gehiegizko klausula baten babesa denboran mugatu: edo dena edo ezer ez, alegia. "Babes hori osatugabea eta eskasa da", dio ebazpen komunitarioak (pdf). Ondorioz, dirua osorik itzuli beharko dute bankuek, 2009an klausulak aktibatzen hasi zirenetik kobratzen segitu zutena, eta ez soilik 2013tik aurrerakoa.

2009an hipoteka indizeek –batez ere Euriborra– beherantz egin zuten nabarmen higiezinen burbuila lehertu ondoren sortutako krisi finantzarioaren ondorioz. Hala, bankuek abusuzko letra txikiari heldu zioten hipoteken interesak ez jaisteko eta herritarrei diru itzela kobratzen segitzeko.

Zenbait adituk iradoki dute 4.500 milioi euroko kostua izango duela dirua itzultzeak, eta batez ere BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankia eta Popular bankuei eragingo die, haiek dira herritarrekiko zordun nagusienak orain. Euskal Herrian, EAEn 80.000 pertsonak berreskuratu ahal izango dute euren dirua, Adicae elkarteak jakinarazi duenez. Bestalde, Kutxabanken eskuetan dagoen Cajasurrek ere diru kopuru handi bat itzuli beharko die bere bezeroei.

Adicaek Luxenburgoko ebazpena baloratzeko asteazken goizean egindako prentsaurrekoa.

Duela hilabete batzuk Europar Batasuneko abokatu nagusiak irizpen ez loteslea eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren bat eginez. Bankuek garaipentzat hartu zituzten hitz horiek, baina orain behin betiko sententzia etorri da Luxenburgotik eta sekulako zaplastekoa eman die auzitegi horrek.

Erreakzioak bata bestearen atzetik izaten ari dira erabaki garrantzitsu hori dela-eta. Bankuek burtsan duten kotizazioa ere beherantz doa momentu honetan eta %11 galdu du zenbaitek.

 

Kanal honetan artxibatua: Finantza erakundeak

Finantza erakundeak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-15 | Andoni Mikelarena
20.500.000 euroko zorra barkatu al zion Kutxabankek PSOEri?

Galdera horri erantzutera joan zen asteartean Kutxabankeko kontseilari ordezkari bat Espainiako Senatura. Hala ere, ez zuen argitu bankuak zorra barkatu ote zion Alderdi Sozialistari.


Barcina eta Sanz CANeko parlamentuko ikerketa batzordera deitu dituzte

Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean.  Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka Civikako kontseilaria eta Alvaro Miranda ekonomia kontseilari ohia daude deituta, besteak beste.


Kutxak ez ditu bere gastuak ordaindu Tabakaleran ia bi urtez, EH Bilduren arabera

Kutxa Fundazioa Tabakaleran edukitzen ari den jarrera “guztiz desegokia” salatu du EH Bilduk. Finantza erakundea ia bi urtez ezer ordaindu gabe egon da kultura garaikideko zentroan, Amaia Almirallek salatu duenez.


2017-10-18 | Andoni Mikelarena
Kutxabankek Ipar Euskal Herrian dituen egoitzak itxiko ditu

Vital, BBK eta Kutxa batzen dituen bankuak, Ipar Euskal Herrian dituen hiru egoitza itxi nahi ditu. 23 langile kaleratuko dituzte itxieragatik. LABek “erabaki politiko baten ondorioa” dela salatu du.


2017-09-24 | Estitxu Eizagirre
Euskal bankuek arma enpresei bideratutako dirua (2011-15)

Caja Rural    16.472.208 €

Nori: Indra, Maxam, Oesia.

Crédit Agricole    4.634.369 €

Nori: Indra, Navantia, Airbus, Finmeccanica, Babcock&Wilcox, BAE systems, Thales, Serco, Boeing, Lockheed Martin, Raytheon, Safran, Fluor, Larsen & Toubro, Bechtel.

Kutxabank    2.733.850 €

Nori: Indra, Sener.

Arma enpresen finantziazioa gakoa da armak ekoizteko. Espainiako Estatuko arma enpresen zorpetze ratioa batez... [+]


2017-08-30 | Xalba Ramirez
Bankuak hipoteka bereziak eskaintzen ari dira, etxegabetuen pisuak azkarrago saltzeko

Banketxeak hipoteka bereziak eskaintzen ari dira saldu ahal izateko finantza krisian eragin zituzten etxegabetzeen bidez lortutako pisuak.


Espainiako Kontu Auzitegia berriz ere txosten eske "ez dagokion eskumen bat hartu nahian"

Oraingoan Nafarroako Gobernuari egin dion eskaeran, 2014. urtetik aurrerako datu ekonomikoen txostenak eskatu dizkio. Kontu publikoen ikuskaritza egin nahi du, nahiz eta jakin, Nafarroan eskumen hori Kontuen Ganberarena dela. Finantza publikoen ikuskaritza esklusibitatean egiten du Kontuen Ganberak, Nafarroak duen autogobernuari esker.


"BBVA bezalako bankuek eskuak zikinduta dituzte"

Rafael Gonzales ekintzaileak (Minneapolis, AEB) erro indigenak ditu –Puerto Ricokoak ere bai–. Horrek eraman zuen, besteren artean, bere hiritik autoz sei ordutara zeuden NoDAPL erresistentzia kanpamentuetara. Herri indigenek eta ekologistek hilabete luzez Dakota Access Pipeline oliobidearen kontra egin zuten Standing Rockeko kanpamentuetan. AEBetako gobernuak kanpamentuak suntsitu eta oliobidea eraiki ostean, Europan barrena itzulia egin du Gonzalesek.


"HMEIk egoera prekarioan utzi ditu familia asko"

Iñaki Colina naiz, 45 urteko donostiarra. Duela hamar bat urte Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI) aplikatu zidan Kutxabankek eta, ondorioz, galera ekonomiko handiak izan ditut. Aukera paregabe gisa saldu zidaten HMEI baina, azkenean, ikusi dut beren negozioa elikatzeko amarrua besterik ez dela.


2017-07-02 | Mikel Zurbano
Bitcoin

Duela aste gutxi wannacry izeneko birusak kaosa hedatu zuen Britainia Handiko ospitaleetan, Espainiako Estatuko telefonian eta Errusiako Barne Ministerioan. Birus gaizkileak artxiboak enkriptatu egin zituen eta egileek ordaina eskatu zuten artxibo horiek itzultzeagatik. Baina, erreskatearen ordaina gauzatzeko ez zuten txanpon arrunta edo urrea eskatu baizik eta bitcoina. Txanpon hau lehendik ere erabili izan da negozio ilunen ordaina gauzatzeko garaian. Bitcoina guztiz deszentralizatutako... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude