Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak (PAH gaztelaniaz) Bankiaren hamabi egoitza okupatu zituen atzo Kataluniako hainbat herri eta hiritan. Asmoa bankuari presioa egin eta negoziaketarako ordezkari bat bidaltzea zen. Hurrengo ostegunean, Bankiako goi kargu bat PAHrekin elkartuko da Bartzelonan.
Plataformak finantza erakundeari eskatu dio etxegabetzeak gelditzeko negoziazioetan adostasunera iritsi dadila, baita etxearen truke zorrak kitatu daitezela eta alokairu sozialerako PAHren eskaerak bideratu ditzala. Zorrak barkatzea idatziz erregistratua gera dadin ere eskatu dute
Bozeramaileak adierazi duenez, negoziazioan irmo azalduko dira. Izan ere, Bankiak eskakizunak arbuiatuz gero, “B plana” dutela esan du, atzoko ekintzari erreferentzia eginez. Nabarmendu du “garaipena izan dela eta gogaitu egin ditugula”.
Bankia entitate erreskatatua izanik, Espainiako Estatuan etxegabetze gehien egiten dituenetarikoa izatea salatu du PAHk. Adibidez, atzo bertan zabaldu zen Bartzelonako Els Hostalets de Pierola herriko kasua. 90 urteko bikote bat kaleratuko dute, semearen negozioari bermea emateagatik.
Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]
EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.
Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.
Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.