'Bankia auziagatik' Rato, Olivas eta Acebes inputatu gisa deklaratzera deitu dituzte

  • Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk tramitera onartu du UPyD alderdiak Bankiaren eta haren matrizaren (BFAren) Administrazio Kontseiluko 33 kide ohiren kontra aurkeztutako kereila. Deklaratzera deitu ditu guztiak, horien artean Rodrigo Rato Espainiako presidenteorde ohia. Jose Luis Olivas Bancajako presidente ohia eta estatuak nazionalizatutako BFAren Administrazio Kontseiluko kide izandako Angel Acebes ere deklaratzera deitu ditu epaileak.


2012ko uztailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia.

Kausaren bista hilaren 23an egingo da, eta ondoren hartuko da UPyDk eskatutako kautelazko neurrien inguruko erabakia. Besteak beste Bankia judizialki interbenitzea eskatu du. Kudeatzaileak kargutik kendu eta administratzaile konkurtsala jartzea ekarriko luke horrek.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude