Bangladesheko Rana Plaza eraikineko 1.130 emakumeen heriotza salatzeko mobilizazioak deitu dituzte

  • Euskal Herriko Emakumeen Martxak asteartean mobilizatzera deitu du Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Bangladesheko Rana Plaza eraikina erori zenetik bost urte bete direla eta. Bertan hildako 1.130 emakumeak kapitalismoak hil zituela salatuko dute.


2018ko apirilaren 24an - 09:45
Sarraskiaren eguneko argazkia (Arg: Racked.com)

Bilbon eguerdiko 12:00etan izango da elkarretaratzea, Astarloa kalean; 18:00etan Donostiko Loiola kalean; 19:00etan Iruñako Carlos III kalean; eta 19:30ean Gasteizko Foru kalean.

2013ko apirilaren 24an, Bangladesheko Rana Plazako bederatzi pisuak erauzi ziren. 1.130 pertsona hil ziren eta 2.500 baino gehiago zauritu, gehienak eraikinean egoitza zuten eta 30 arropa markarentzat ekoizten zuten bost ehungintza enpresako emakume langileak.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bangladesh
Bangladeshko ehungintzako milaka langilek greba egin dute soldata hirukoiztea eskatzeko

Langileek soldataren hazkundea aldarrikatu dute: 70 eurotik 195 eurora. Protesten harira, 300 lantegi baino gehiago itxi eta beste 50 arpilatu edo erre dituzte.


2023-10-01 | Nicolas Goñi
Urperatzeari egokitzeko aukerak eta mugak erakusten dizkigute bangladeshtarrek

Bangladesh, bere geografiagatik, populazio dentsitate handiko herrialdea izateaz gain, muturreko eguraldien aurrean oso zaurgarria ere bada. Itsasoko erasoen eta ibaiak ahultzearen aurrean, kostaldea babesteko hainbat ekimen bultzatu dituzte bertatik. Halere, egokitzapenak muga... [+]


2023-05-07 | Axier Lopez
Itxurakeria etiketan hasten da

10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]


2021-07-09 | ARGIA
Banbladeshko lantegi batean 52 pertsona hil ditu sute batek

Dacc hiriburutik gertu dagoen elikagai eta edari fabrika batean piztu zen sua ostegunean eta, gutxienez, 52 hildako eta 30etik gora zauritu eragin zituen. Hainbat pertsona, halaber, harrapatuta geratu zen eraikinean.


Eguneraketa berriak daude