argia.eus
INPRIMATU
Eskoriatzan bandera espainola “toki ikusgarrian eta lehentasunezkoan” jartzeko agindu du epaileak
ARGIA @argia 2013ko martxoaren 20a
Eskoriatzako udal ordezkariak 26 nazionalitateetako banderak jarri ostean (arg.: Goiena)

Administrazio-auzietako Donostiako 2. Epaitegiaren ustez, Udalak “iruzur” egin nahi izan du udalerriko 26 nazionalitateetako banderak elkarrekin jarriz. El Mundok dioenez, epaitegiaren sententzia otsailaren 8koa da.

Eskoriatzako udalak bandera horiek guztiak jartzea erabaki zuen epaitegiak ikur espainola jartzea agindu zionean. Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren delegatuak salaketa jarri zuen Eskoriatzako Udalaren eta gauza bera egin duten gainerako udalen kontra, “legeaz barre egin ez dezaten”.