Banda Bassotti taldeak Ukraina ekialdera karabana antifaxista antolatu du

  • Banda Bassotti talde italiarrak iragarri du Ukraniako Donbass gunera "elkartasun karabana" antolatu duela irailerako. Beste hainbat hizkuntzaren artean euskaraz ere argitaratu duen oharrean "gertatzen ari denaz nazkatuta eta Novarossijako Herri Miliziekin bat, baliabideak jaso eta Donbassera gure elkartasun antifaxista kontzertu gisan eramateko karabana prestatzen ari gara".


2014ko uztailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 23:28

"Italiako eta Europako prentsa erabat dago Europar Batasunaren eta AEBetako politiken menpe. Ez dugu albisterik jaso poblazio zibilaren aurkako bonbardaketez, ezta errusiarren, komunisten eta partisanoa irudi lukeen edonoren aurkako jazarpenaz ere".

"Ukrainia europarra" nazioarteko neonazismoaren "laborategi handiena" bihurtu dela salatzen dute, eta horregatik, karabana antifaxista antolatu dutela iragarri dute, laguntza ekonomikoa jaso eta Donbass gunera eramateko. Irailaren 26tik 30era Novarossija-ra joango dira, eta Rostov on Don-en ere kontzertu bat ematea aurrikusi dute. Antifaxistei dei egin diete ekimena ekonomikoki babestera eta interneten dirua biltzeko gunea prestatu dute.

Lehendik ere antzeko ekintzak egindakoa da Italiako taldea. 1984an Nikaraguara joan ziren, 1994an El Salvadorrera eta 2004an Palestinara.

Hemen beren prentsaurrekoa italianoz, eta azpian gaztelaniaz bikoiztuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukraina
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


Eguneraketa berriak daude