argia.eus
INPRIMATU
Banatu ditugu 2009ko ARGIA Sariak
2009ko otsailaren 02a
Saridun guztiak

Aurtengo sari banaketarekin, ARGIAren 90.urteurrena dela-eta urtean zehar egingo ditugun ekitaldiei hasiera eman diegu. Urteurrenaren jarraipen zehatza egiteko webgune berezia prestatu dugu eta gaurtik aurrera ikusgai duzue. Pixkanaka-pixkanaka atal berriak gehitzen joango gara. Gainera, 90. urteurrena dela-eta ARGIA Sarien ekitaldian proiektatu genuen dokumentala ere ikusgai duzue.

Azkenik, urtero egin ohi dugun bezala, ARGIA Sariekin bat eginez, Urtekaria kaleratu dugu. Paperezko edizioa salgai dago jada (ARGIAren dendan eska dezakezue).