Garzonek defendatuko du Julian Assange Wikileaksen sortzailea

  • WikiLeaksen sortzaile Julian Assange Baltasar Garzonek defendatuko du, Wikileaksen bertan jakinarazi dutenez. Bilera formala egin dute biek erabakitzeko zein izango den erabiliko duten estrategia juridikoa WikiLeaks eta bere sortzailea "prozesuaren gehiegikeria eta bidegabekerietatik" defendatzeko. Kazetari australiarrarentzat Suediak estradizioa eskatzen du, 2010ean bi emakumek sexu abusuez eta bortxaketa saiakeraz salatu baitzuten. Momentuz Londresen dago Assange, Ekuadorreko enbaxadaren babesean.


2012ko uztailaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Epaiketan erabiliko duten estrategia juridikoa adosteko bilera pribatua egin zuten Garzon eta Assangek Londresen. WikiLeaksen arabera bilkura horretan Garzonek ardura handia erakutsi zuen Assange jasaten ari den "jazarpenagatik" eta horrek "psikologikoki eta fisikoki" sortuko dizkion “kalte sendaezinengatik”. 

WikiLeaksen sortzailearen aurkako akusaziorik ez dago oraindik. Soilik bere kontrako salaketak ditu eta Suediak galdeketa egiteko eskatzen du estradizioa. Behin galdeketa egin ondoren erabakiko luke Assangen aurkako prozesu bat hasi ala ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baltasar Garzon
2021-05-02 | Axier Lopez
BBVA-ren historia beltza
Euskal kapitalismoaren kontakizun bat

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]


2021-03-09 | ARGIA
Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian

Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]


2020-02-13 | Axier Lopez
Eta zu zer torturatzaile mota zara, kontserbadorea ala progresista?
Euskal herritarren aurkako torturaren irudi gordinak dira Unai Romano gasteiztarrarenak. Bi argazkien artean, 30 ordu, hainbat guardia zibil eta epaile bat daude. Egun epaile horietako bat Espainiako Gobernu "progresistako" barne ministroa da eta torturatzaile... [+]

2019-01-30 | ARGIA
'Gara'-k 3 milioitik gora ordaindu beharko dizkio Gizarte Segurantzari, Garzonek ezarritako zor bidegabearen erruz

Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]


2018-07-22 | Axier Lopez | ARGIA
20 urtez adierazpen askatasuna jo-puntuan

“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan  Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.


Eguneraketa berriak daude