Balioetan sakontzeko apustua izan da Bilboko Konpartsen urteko asanbladaren emaitza

  • Joan den asteburuan egin dute Bilboko Konpartsak osatzen dituzten 29 konpartsetako ordezkariek urteko balorazio-bilera, eta 2016-2017 ikasturtera begirako ildo nagusiak irudikatu dituzte.

Uriola.eus @uriolaeus
2016ko azaroaren 23a
Konpartsetako 60 kide inguru batu dira urteko erronkak identifikatzeko. (Argazkia: Uriola)

Jai herrikoi, partehartzaile, euskaldun eta parekideen eredua indartzeko bidean, balioetan sakontzeko ahalegina eta kanpo eta barne-lankidetzak eta aliantzak indartzeko apustua nabarmendu daiteke asteburuan Bilboko Konpartsak osatzen dituzten 29 konpartsetako hirurogeitik gora kideren artean izan diren eztabaiden ondorio gisa.

Urtero, jai-egutegiko azken urratsa den Aste Nagusiaren ondoren, eta konpartsa eta lantalde bakoitzak beren balorazioak egin eta ikasturte berrirako proposamenak landu ondoren, azaroan biltzen dira Bilboko Konpartsak osatzen dituzten konpartsetako ordezkariak bi egunez, bai konpartsetatik eta bai federakundea osatzen duten sei batzordeetako ordezkariek osatzen duten jai-batzordetik egiten diren hobekuntza-proposamenak eztabaidatzeko eta urteko lan-lerroak eta plangintzak adosteko.

Hirurogei konpartsakide inguru elkartu dira aurten, batazbeste %50 emakumezkoak eta beste %50 gizonezkoak koordinadoran, eta, nagusiki, indarrean dagoen ikasturtera begira, hauek izan dira adostu dituzten lan-lerro nagusiak: erasorik gabeko jai-ereduaren bidean, gaia urte osoan zehar lantzen jarraitzeko planteamendua indartzea, parte-hartzea sustatzeko ahaleginean Bilboko Konpartsek urte osoan zehar egiten duten lana gizarteratzeko plangintzak adostea, eta kontsumo arduratsuaren aldeko lan-lerroetan sakontzeko urratsak egiten jarraitzea.

Bilbo osoko ehundaka konpartsari biltzen dituzten 29 konpartsek urte osoan zehar egiten dute lan Aste Nagusia ez ezik, San Tomas, Inauteriak edo Udako Solstizioa antolatzeko, besteak beste. Horretarako, sei lan-batzorde iraunkorretan antolatuta egiten dute lan.

Oro har, ikasturte berriari begira gogotsu ekin diote konpartsek, azaroaren 8an aurkeztu berri duten “Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen” dokumentalaren estreinaldiaren ondotik.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Jai herrikoiak  |  Bilboko Aste Nagusia

Jai herrikoiak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-23 | dantzan.eus
Zalduondoko inauterien berreskurapenaren kronika

40 urte baino gehiago galduta egon ondoren, 1975ean, inauteriak berreskuratu zituzten Zalduondon. Urtebetera, Zalduondoko inauterien inguruko kronika idatzi zuten Punto y hora  aldizkariko 1976ko apirilaren 1eko alean; Sancho el Sabio dokumentazio zentroak digitalizatu eta sareratu du. Festaren eta pertsonaien deskribapenak eta hainbat argazki ageri dira artikuluan.


Hondarribiko herri olinpiadak
MULTIMEDIA - dokumentala

Andoain eta Hernanitik ekarritako ideia jarraituz, 1987an antolatu ziren lehen aldiz Hondarribiko Herri Olinpiadak. Gazte batzuek, egungo gazteria pizteko helburuz, berreskuratu dituzte. Dokumentalak, olinpiadak sortu zireneko testuingurua deskribatzen du, eta garai hartan hain azkar zabaldu zen fenomenoa aztertzen du protagonista izan zirenetako batzuekin, antolatzaileak, parte hartzaileak, laguntzaileak, eta abar.


2018-02-12 | dantzan.eus
Maria Pilar Urriza, gizonezkoekin batera Lantzeko plazan zortzikoa dantzatu zuen lehen emakumea

Gaur eta bihar zortzikoa dantzatuko da Lantzeko plazan, inauterietako partehartzaile askok Maria Pilar Urrizarekin ikasi zuten dantzatzen. Maria Pilar Urriza 1942an jaio zen Lantz-en.


2018-02-04 | Miren Artetxe
Beti bezperako koplak

Klank. Klank. Klank...: “Edertasunez jaunak apaindu zuen Ageda gaztetan. Haren begiak izar bi ziran, aurpegi gozo haretan. Gizon gaiztoen grina zitalak esna zitzaken benetan. Laister izutu zan Kintziano Agedaren ederretan”.

Siziliako gobernadorea saiatu omen zen Agedaren edertasuna bereganatzen –demagun, ezkontzeko eskatuz–. Neska gazteak, ordea, “Kintzianoren eske guztiak errez baztertu zituan”  –demagun, bere birjintasuna Jesus Nazaretekoari... [+]


2018-01-30 | Erran .eus
Inauteriak Ituren, Aurtitz eta Zubietan

Inauteriak dituzte Ituren, Zubieta eta Aurtitzen. Atzo, inauterietako astelehenean, goizean gosaldu, joareak jantzi eta Zubietako joaldun, mozorro eta karrozek Iturenerako bidea hartu zuten. Bidean, aurtiztarrekin elkartu eta Iturenen elkartu ziren denak. Gaur, asteartea, Zubietan bilduko dira.


2018-01-12 | dantzan.eus
2018ko inauterien oinarrizko egutegia

Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren hasieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2018. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Zerrendan ez daude guztiak. Gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla eta inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela.


2018-01-03 | Erran .eus
Baztandarren Biltzarrak aitzinera segitzeko babesa jaso du

150 bat lagun bildu ziren abenduaren 29an deitutako bileran eta lanerako borondatea erakutsi dute aunitzek.


2017-12-04 | Erran .eus
Baztandarren Biltzarra besta kolokan dagoela ohartarazi dute

Abenduaren 29an baztandar guztiei zuzendutako bilera eginen dute eta behar adina kide berri hurbiltzen ez badira, ez da bestarik eginen


2017-11-23 | Uriola.eus
Aste Nagusia oraindik ere inklusiboagoa izan dadin, keinu-hizkuntzan trebatuko dira konpartsak

Joan den asteburuan, urteko balorazio-bileran, Bilboko Konpartsak federazioa osatzen duten 29 konpartsetako ordezkariek ildo nagusiak ezarri dituzte 2017-2018 ikasturteari eta Aste Nagusiaren 40. urtemugari begira. 


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude