Balio natural "esanguratsua" aurkitu dute Belartza-2 industrialdearen obretako gunean

  • Gipuzkoako hamahiru talde natur zale biltzen dituen Naturkon plataformak Belartza-2 industrialdearen inguruko balorazioa egin du, “Udalak proiektua gauzatzeko duen interesa ikusita”, bertako lanak legez kanpokoak direla salatu eta egun gutxira.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz
2016ko maiatzaren 24a
Naturkoneko kideak, manifestuaren aurkezpenean (Arg: Malen Aldalur/Irutxuloko Hitza).

Manifestu baten bidez jakinarazi dute balio natural “esanguratsua” aurkitu dutela inguruan, babestutako habitatak eta “mehatxupean” dauden hainbat fauna espezie, esate baterako.

Manifestuak jaso duenez, industria guneak suntsituko luke “balio natural, paisajistiko eta agrologiko handiko eremua, eta murriztu egingo litzateke espezie askoren habitata".

Horretaz gain, salatu dute industria guneak hainbat lege urratzen dituela: 2010ean onartutako Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko (HAPO) Ingurumen Garapenerako Txostena, Espainiako Estatuko Bioaniztasun Legea eta EAEko Natura Kontserbatzeko Legea, besteak beste.

“Donostian beste industria gune bat eraikitzea zentzugabekeria hutsa da”, azpimarratu dute. Izan ere, adierazi dute erdi hutsak dauden hainbat industria gune daudela hirian.

Horregatik, Belartza poligonoa ez eraikitzeaz gain, eskatu dute gunea babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko prozesu administratiboak martxan jar daitezela.

Era berean, eskatu dute Belartzako ingurua txerta dadila Unanue Natur Gunean, bigarrena “atzera bueltarik gabe kaltetua eta mehatxatua” izan ez dadin.

 

Kanal hauetan artxibatua: Belartza  |  Ingurumena  |  Donostia  |  Natura

Belartza kanaletik interesatuko zaizu...
Bizilagunen borrokak Donostian
MULTIMEDIA - solasaldia

Donostiako Koldo Mitxelenan egindako mahai-ingurua ondorengo parte-hartzaileekin: Satorralaia, Metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimendua (Belen Martinez), Belartza 2 Gelditu (Mikel Esnaola), Uliako Lore Baratzeak (Leire Rodriguez), Sos Miracruz 19 (Josean Arrieta), Errausketaren aurkako Donostiako plataforma (Juanmi Malatas). Aurkezle eta moderatzailea: Lander Arbelaitz (ARGIAko kazetaria).


Aņorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute

Belartza Harrobian egiten ari diren irregulartasunak salatzeko mobilizazioa antolatu dute Añorgan azaroaren 27rako. Añorgatik Donostiako udaletxerako bidea egingo dute.


2016-11-02 | ARGIA
Donostiako bizilagunen borrokei buruzko mahai ingurua azaroaren 8an

Mahai ingurua antolatu dute azaroaren 8rako Koldo Mitxelenan, 19:00etan “Bizilagunen borrokak Donostian: Esperientziak trukatzen” izenburupean. Hirian lanean ari diren ondorengo kolektibotako kideak izango dira: Satorralaia, Donostiako metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimenduko Belén Martínez; Añorgako Belartza 2 Gelditu-ko Mikel Esnaola; Uliako Lore Baratzeatatik Leire Rodriguez; Groseko SOS Miracruz 19 kolektibotik Josean Arrieta; Errausketaren... [+]


2016-10-18 | Estitxu Eizagirre
"Irregulartasunek jarraitzen dute Belartzan eta Donostiako Udala da konplize"

Urriaren 13tik geldirik zeuden Belartza Canterako (Mercadona eta Mc'Donaldsak egitea) obrak hasi dituzte gaur berriz. Hor eta Belartza 2 (nekazal lur direnetan 210.000 metro koadroko industrialdea egitea) proiektuetan egiten ari diren irregulartasunen kontrola Añorgako herritarrak eta naturzaleak egiten ari direla salatu dute.


2016-10-06 | ARGIA
Belartzan berriz ere materiala pilatzen ari direla salatu du Naturkon elkarteak

Lau hilabeteko geldialdiaren ondoren, poligonoa eraikitzeko asmoa dagoen tokian berriz ere harrobiko materiala pilatzen ari dira. Ekologistek Donostiako Udala “irregulartasun askoren konplize” bihurtu dela diote eta Arartekoarengana joko dute.


2016-06-30 | Kepa Matxain
Belartza 2: Udalak du azken hitza

90 bat añorgatar ingururen aurrean Belartza 2 proiektuari buruzko azalpenak eman ditu Enrique Ramos Hirigintza Zinegotziak, Donostiako Udaleko beste bi ordezkarirekin batera. Auzia esparru teknikora mugatzen saiatu den arren, añorgatarrek garbi utzi diote: “Auzia politikoa da, eta borondaterik baduzue, gelditu daiteke”.


Belartzako obrak ilegalak direla onartu eta gelditu egin ditu Donostiako Udalak

Belartza industrialdean, “Añ-13.2 Cantera” delakoan, obrak gelditzeko agindua eman zieten asteazken arratsaldean langileei, Donostiako Udalak eskatuta. Mercadona berria bertan eraikitzeko asmoa dago. Naturkon Gipuzkoako Ekologista taldeen elkarteak hilabeteak daramatza irregulartasunak salatzen.


Donostiako Belartza industrialdearen obretan irregulartasunak salatu dituzte

Donostiako Añorga auzoko “Añ-13.2 Cantera” (Mercadona berria) obretan irregulartasunak salatu dituzte Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde eragile ekologistek. Haien esanetan, baimenduriko eremutik at ari dira lanean, “legearen kontra eta garrantzi handiko balio naturalen kaltetan”.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude