Balerdi Balerdiren disko berriko bi kanta aurreratu dituzte

  • Abuztuan Amorotoko Musikortan grabatu zuten Iruñeko Balerdi Balerdi taldeko kideek disko berria eta aurrerapena sarean jarri dute. Taldeak hirukote moduan erabaki du berriz lanean hastea 15 urtez diskorik kaleratu gabe egon ostean. Baxu-jotzaile berria daukate, Karlos, Kerobiako taldekide ohia; Sergio Ibarrola “Zara” bateria-jotzaileak eta Toño Muro, gitarra-jotzaile eta abeslariak jarraitzen dute taldearen bizkar-hezurra izaten.


2012ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Urte eta erdi eman dute Balerdi Erdi moduan kontzertuak eskaintzen eta orain Balerdi Balerdi izena berreskuratu dute diskoa grabatzeko. "Pop freskoa" dakarte hamar kanta berritan, Euskal Herrian kultuzko talde bihurtu zituen power-pop estiloarekin. Zenbait kolaboratzaile izan dituzte disko berrian: Batiz, gitarra-jotzailea eta Martzel, Amorotoko Hangover of System talde metaleroko kantari eta bateria-jotzailea.

Balerdi Balerditarren lanak amaitzear dira. Abuztuan eta irailean grabaketa, edizioa eta nahasketak egin dituzte eta orain masterizazioa falta zaie. Aurrerapen moduan bi kanta jarri dituzte sarean: bata, In Dylan imitatione, Pello Lizarralderen hitzak dituena eta bestea, Guduka.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude