argia.eus
INPRIMATU
Balenciaga, Rabanne, Arregui eta Ocarizen diseinuak Bilbon
2002ko abuztuaren 22a
Cristobal Balenciaga, Paco Rabanne, Angela Arregui eta Miriam Ocariz jostunek euren diseinuak erakutsiko dituzte, datorren irailaren 18tik 22ra, Bilboko Nazioarteko Erakustazokan. Lau euskal diseinatzaileak bertan izango dira, hain zuzen ere, BilbaodiseƱo izeneko euskal modaren lehen sariketan. Euskal modak izanen duen espazioari dagokionez, 600 metro karratu izanen dituzte euren diseinuak erakusteko.