Balear Uharteak hirueledun hezkuntza ereduaren aurka

  • Manifestazio jendetsua egin zen atzo, irailak 29, Palman (Balear Uharteak), hirueledun hezkuntza ereduaren kontra, eta honenbestez, irailaren 16an greba mugagabeari ekin zioten irakasleen alde. Balearretako Matematikarien Elkarteak egindako kalkuluaren arabera, 90.000 lagunek eskatu zuten PPko gobernuak ezarritako TIL (Tratamiento Integrado de Lenguas) legea bertan behera uztea, “Inposaketaren kontra, defenda dezagun hezkuntza” lelopean.


2013ko irailaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Manifestariak berdez jantzita, hirueledun hezkuntza ereduaren aurka.

Grebaren testuinguruan, eta sindikatuen eta hezkuntza kontseilaritzaren arteko negoziaketak porrot egin ostean, heldu da protestaldia, antolatzaileen ustez Balear Uharteetan izan den jendetsuena. Biel Caldentey, STEI sindikatuko idazkari nagusiak aipatu zuenez, gaur, irailak 30, Kontseilaritza negoziaketa mahaiarekin biltzen denean, “hiru galderen erantzuna besterik ez dute nahiko: TIL araua baztertzea, Sinboloen legea bertan behera uztea eta Maóko zuzendarien diziplinazko espedienteak erretiratzea”.

Palmakoa hasi eta gutxira, manifestazio bana abiatu zen halaber, Maón, Menorca uhartean, eta Eivissan.

Informazio gehiago:

TIL legeak katalana gutxiesten duelako ekin zioten irakasleek grebari. (2013-09-16)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024-02-18 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
"Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu"

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Eguneraketa berriak daude