argia.eus
INPRIMATU
Baldintzapeko neurriak kendu dizkiete bake artisauei
  • Jean Noel Etcheverry “Txetx”, Beatrice Molle-Haran, Mikel Berhokoirigoin, Stephane Etxegarai eta iazko maiatzean hil zen Mixel Bergouignan atxilotu zituzten 2016ko abenduaren 17an Luhusoko Errekarte baserrian (Lapurdi).

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko abuztuaren 31
Mikel Berhokoirigoin, Jean Noel Etcheverry “Txetx” eta Beatrice Molle-Haran.

ETAren armategiaren zati bat deuseztatzen saiatzeagatik atxilotu zituzten eta inputatuta jarraituko dute arrazoi horrengatik. Hiru egun atxilotuta egon eta gero baldintzapeko askatasuna eman zieten. Abuztu hasieran indargabetu dizkiete baldintzapeko neurriak.

Baldintzapean aske utzi zituztenean hiru debeku jarri zizkieten: Frantziako Estatuaren mugetatik at ateratzea, haien artean biltzea eta komunikatzea eta armak eta lehergailuak garraiatzeko debekua. Hiru debekuak altxa indargabetu dituzte epaileek.

Ikerketaren amaieraren esperoan daude orain. “Txetx” Etchevarryk dio “egun denek dakite horrek ahalbidetu duela ETAren armagabetzea eta horrek, sortu duela zenbait baldintza gatazkaren konponbidean modu positiboan aurrera egiteko, baita Frantziako agintariekin ere”.