Rovira eta Pascal libre, lehena 60.000 euroko fidandatzekin

  • 60.000 euroko fidantza jarri dio Pablo Llarena Auzitegi Nagusiko epaileak eta libre utzi du ERCko idazkari nagusia. Urriaren 1eko antolaketaren goi mailako taldean egotea leporatu dio. Marta Pascal PdCATeko buruzagia libre utzi baldintzarik gabe.


2018ko otsailaren 19an - 13:27
Marta Rovira gaur goizean, deklaratzera sartu aurretik. (Arg.: Nació Digital)

Hasiera batean ez zen aurreikusten kautelazko neurririk, baina azkenean fiskaltzak baldintzapeko askatasuna eskatu du; akusazio partikularra daraman Vox alderdiak espetxeratzea.

Rovirak onartu egin du bazuela erreferendumaren antolaketaren berri eta Carles Puigdemontek deitzen zion bilera guztietara joaten ahalegintzen zela. Alabaina, independentzia aldarrikapena sinbolikoa izan zela esan dio epaileari, argi erakutsiz, auzipetu guztiek ez dituztela irizpide berberak erabiltzen epaileari beren jarduera azaltzerakoan.

Kataluniako Legebiltzarreko Mahaiko kideei 25.000 euroko fidantza jarri zien Llarenak, salbu eta Carmen Forcadelli, Mahaiko lehendakaria izateagatik 200.000 jarri baitzizkion, eta gainera, dirua jarri arte gau bat espetxean pasatu behar izan zuen.

Marta Pascal PdCATeko buruzagiak ere goizean zehar deklaratu du eta epaileak baldintzarik gabe utzi du libre. Bihar Artur Mas lehendakari ohia eta Neus Lloveras AMIko (Udalerri Independentisten Elkartea) lehendakariaren txanda izango da, eta asteazkenean CUPeko Ana Gabrielena.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude