argia.eus
INPRIMATU
Bakea urrun Sirian, AEBek eta Errusiak pultsuan jarraitzen duten bitartean
  • Aurrerapausoak bai baina bi arlo garrantzitsutan akordiora iritsi ez direla iragarri du John Kerry AEBetako Estatu idazkariak. Errusiako bere homologo Serguéi Lavrovekin izandako bileraren ostean egin ditu adierazpenok, Txinako Hangzhou hirian egiten ari den G20aren gailurrean.   

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara 2016ko irailaren 05
Serguéi Lavrov eta John Kerry Errusiako eta AEBetako Estatu idazkariak.

Kerryk eta Lavrovek ez dute argitu zein diren desadostasun horiek. Hala ere, AEBetako Estatu idazkaritzak “Bachar al Asaden armadaren eta erreboltarien arteko su-etena” soilik babestuko duela azaldu du berriki, “eta ez epe motzerako borrokaren amaiera herrialdeko eskualde batzuetan”.

Naiz.eus-ek argitaratu duenez, ondoren Barack Obama eta Vladimir Putin bildu dira. Su-etenak Siriara laguntza humanitario gehiago iristea ahalbidetuko luke.