argia.eus
INPRIMATU
Bake prozesuan sakontzeko herritarren papera indartzearen alde egingo du Lokarrik
  • Lokarrik azpimarratu du hurrengo bi urteetan ezinbestekoa izango dela herritarren protagonismoa indartzea bake prozesua finkatzeko. Ondorio hori atera dute egin berri duten asanblada orokorrean. Haien ustez, “eztabaidarako eta hauteskunde kanpainek dakarten presiorik gabeko aro emankorra” dator.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko apirilaren 22a
Lokarrik antolatutako bake prozesurako foro sozialean parte hartu zuten kideetako batzuk (Argazkia: eitb.com)

Bake prozesuaren gakoa desarmatzea eta bergizarteratzea aldaketa dira koordinadoraren ustez. Hala ere, blokeatzeko arriskua ikusten dute Espainiako Gobernuak “estrategia aldaketa” ematen ez badu eta ETAk “Gobernuekin hartueman zuzena ez den beste biderik hautatzen ez badu.

Horregatik, bake prozesuan aurrera egin ahal izateko paradigma aldaketa eskatu dute. Lokarriren arabera, gizarteak izan behar du protagonista, eta Gobernuek edo ETAk emandako pausuak gizarte borondatearen ondorio izan behar dute. Armak uztea, espetxe politikaren aldaketa eta alderdi politikoen arteko adostasunak ezinbestekotzat dituzte elkarbizitza hobetzeko.

Beraz, Lokarriren lana datozen urteetan bide horretatik joango da. Parte hartzea eta ideia berriak sortzea sustatuko dute desarmatze, bergizarteratze eta adiskidetze agenda bat zehazteko.