"Bake prozesuak jarraituko duela esan dute, baina ez dakite teknikoki nola"

  • Kolonbiarrek ilusioz hasi zuten herenegungo eguna, Kolonbia aro berri baten atarian zegoelakoan. Azken asteko indarrak askatzeko garaia zen, horrenbeste urteetako gatazka odoltsuaren amaiera ospatzeko.


2016ko urriaren 05an - 09:41

Baina milaka boto gutxi batzuek eskura zegoen ametsa zapuztu zuten, azken lau urteetan Habanako negoziazio mahaian egindako ahalegina hankaz gora utzi zituzten. Tarte oso txikiarengatik irabazi zuen bake akordioaren aurkako ezezkoak. Asko izan dira hemendik begira egindako irakurketak, baina bertatik bertara ikusitakoei ere diegu lekua gurean, eta Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Bogotan dagoen Joseba Kamiori egindako elkarrizketa ekarri dugu Zebrabidera.

Albiste hau Arrosa Sareko irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


Eguneraketa berriak daude