argia.eus
INPRIMATU
Bake prozesua sendotzea du xede martxoan egingo den Foro Sozialak
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko otsailaren 22a
Foroa antolatu eta babestu duten erakundeetako ordezkariak, atzo emandako prentsaurrekoan.

Parte hartzaileek "aurrerapenik izan ez duten gaiak" jorratuko dituzte. Martxoaren 14an, Iruñeko Baluarten, desarmatzeaz, giza eskubideez eta askatasun demokratikoez arituko dira. Hurrengo egunean, Bilboko Campos Eliseos antzokian, euskal preso eta iheslarien gizarteratzea eta bizikidetzarako oinarriak izango dituzte hizpide.

Herritar orok eman dezake izena: Bakeforosoziala.org.

Euskal Herriko eta atzerriko hainbat eragileren babesa lortu du Foro Sozialak: Ahotsak emakumeen sarea, Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko Unesco Katedra, Etikarte Fundazioa, gazte erakundeak (EGI, Gazte Abertzaleak eta Aralar, Ezker Anitza eta Alternatibako gazteak), Kataluniako FundiPau fundazioa, Conciliation Resources erakundea, Harremanetarako Nazioarteko Taldea eta Alemaniako Berghof fundazioa.