EAJ eta EH Bildu bakarrik joango dira bihar Eusko Legebiltzarreko Bake Ponentziaren bilerara eta alderdi jeltzaleak, Iñigo Iturrate legebiltzarkidearen bidez aurreratu duenez, ponentziarekin jarraitzeko “baldintzarik ez dagoela” adieraziko du.
EAJk aurreratu duena kontuan izanda beraz, euskal gatazka armatuari buruzko gutxieneko akordioak bilatzea helburu zuen ponentzia ez aurrera eta ez atzera geratuko dela aurreikus liteke.
PSE-EEk berriki iragarri du ponentzia utziko duela, EH Bilduren jarreran “inboluzioa” antzemanda. PPk eta UPyDk lehenago uko egin zioten.
Dena den, Iturratek adierazi du EAJk lanean jarraituko duela Legebiltzarreko taldeekin, “ahalik eta lasterren” ponentziako bilerak berriz martxan jartzeko.
Era berean, PSE-EEri eskatu dio azal dezala otsailetik hona ezker abertzalearen zein jarrera aldatu diren azaltzeko, orduan ponentzia sortzearekin bat egin baitzuten sozialistek.
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]