Isolamenduan izango dute datorren ostegunera arte Adur Ramirez Altsasuko gaztea Entzun Altsasu taldeak sare sozialetan zabaldu duenez: "Jakin dugunez, Adur isolamenduan sartu dute datorren ostegunera arte. Haien krudelkeriak ez du etenik!".
Albistea jakindakoan "arrazoiak ezezagunak" izan badira ere, goizean Info7 irratiko albistegietan gaztearen gertukoek adierazi dute iragan larunbatean, ekainak 3, hiru altsasuarrei babesa emateko Soto del Realera egindako martxaren ondotik datorrela zigorra. Ramirez "leihotik eskerrik asko oihu egiteagatik" zigortu dutela adierazi dute.
Gaztearen egoera salatzeko kontzentrazioak egin dituzte asteazken arratsaldean.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.