argia.eus
INPRIMATU
Baionan manifestatzera deitu dute emakumeen hilketak salatzeko
  • Azaroaren 6an emazte bat hila izan zen Baionan. Beste bat. Azken hamar urteetan 75 emakume hilik izan dira Euskal Herrian, hamazazpi Iparraldean.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2019ko azaroaren 22a
Emakumeen hilketak salatzeko mobilizazioa Baionan.

Azaroan astero manifestazioak edo mobilizazioak izan dira gizonezkoen bortxakeria eta hilketak salatzeko Iparraldean. Azaroan astero manifestazioak edo mobilizazioak izan dira gizonezkoen bortxa eta hilketak salatzeko Ipar Euskal Herrian. Tokiko mugimendu feministak (Emazteek Diote, Familia Plana (PAF), Euskal Herriko Mundu Martxak eta biolentzia sexistaren aurkako Zutik kolektiboak larunbat honetan manifestatzera deitu dute berriz ere.

Halaber, larunbateko manifestazioaren ondoren Parisko Rojavaren Aldeko Kolektibo Feministako bi kide Baionan mintzatuko dira. Emakumeek Rojavan bizi duten egoeraz ariko dira. Hitzordua Lisses karrikako 4. zenbakian finkatu dute, 18;30ean.