Kontseiluak Euskal Herriko 66 herriko etxeen hizkuntz politikaren neurketa egin du. Baionako neurketaren emaitza bereziki kezkagarria de Kontseiluaren iritziz. Hamar puntutatik 0,002 lortu ditu. "Baionako hizkuntz politika hutsaren hurrengoa da eta ahalegin berezia egin behar dugu hizkuntz politika bat eraikitzeko", adierazi du Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak. Ipar Euskal Herrian neurtutako udalerriekin alderatuta Baiona azken postuan dago, baina aldea ez da handia. Angeluk 0,22 puntu lortu ditu, Miarritzek 0,56 puntu, Donibane Lohitzunek 0,239 puntu eta Hazparnek 0,218 puntu.