argia.eus
INPRIMATU
Baionako Herriko Etxeak eta EEPk euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute

2006ko abenduaren 22a

Jean Grenet Baionako auzapezak Euskararen Erakunde Publikoak herriko etxeetan euskara sustatzeko prestatu duen hitzarmena sinatu du. Hitzarmenaren ondorioz, EEPk eta Baionako Herriko Etxeak itzultzaile bat ordainduko dute. Bestalde, Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariak Estatu frantseseko, Departamenduko eta eskualdeko ordezkariekin bildu ziren atzo (21), datozen hiru urteetan euskararen hizkuntza politikara bideratuko den diru kopurua zehazteko. Bileraren berri emateko hedabideen aurreko agerraldia gaur (22) egingo dute baina, Jean Jacques Caron Baionako suprefetak aurreratu zuenez, Estatu frantsesak 620.000 euro emango ditu aurten, iaz baino %20 gehiago.