Baionako festetan ere indarkeria sexistaren aurka

  • Uztailaren 27tik 31ra bitartean izango diren Baionako festetarako eraso sexisten aurkako protokoloa eta kanpaina martxan jarri ditu mugimendu feministak, hainbat kolektiborekin batera. Erasoen aurrean Udalari eraginkortasunez erantzuteko eskatu diote, baita herritarrei irmoki egiteko ere.


2016ko uztailaren 27an - 10:10
Bortizkeria Sexistaren Kontrako Kolektiboa PAFek, Planning Familial elkarteak, Baionako Gaztetxeak eta Les Bascosek uztailaren 25ean egindako agerraldian azaldu dute eraso sexisten kontrako protokoloa. (Argazkia: @leplanningPB)

Bortizkeria Sexistaren Kontrako Kolektiboa PAFek, Planning Familial elkarteak, Baionako Gaztetxeak eta Les Bascosek uztailaren 25ean egindako agerraldian azaldu dute eraso sexisten kontrako protokoloa. Jaietan erasorik izanez gero elkarretaratzea egingo dute gertatu bezain pronto eta sare sozialen bidez zabalduko dute deialdia.

Azpimarratu dute lehenengo aldiz eraso ororen aurka egingo dela; emakumeen aurkako indarkeriaz gain eraso homofoboen kontra ere egingo da, esaterako.

Uztailaren 27an abiaraziko dute kanpaina, bortizkeria sexistaren aurkako kartelak jarriz. Festak iraungo duen bitartean gauza bera egingo dute, eta pegatinak zein zapiak banatuko dituzte herritarren artean.

PAF mugimendu feministak hainbat ekintza antolatu ditu uztailaren 28an. Laborarien txokotik abiatuta poteoa egingo dute eta amaieran zutik pisa egiteko neskentzako aparatuak banatuko dituzte, festa gunetik aldenduz gero izan daitezkeen arrisku egoerak saihesteko.

Mugimendu feministak ohartarazi du Baionan lan handia dagoela egiteke oraindik, ez baitago erasoak salatzeko telefonorik ezta biktimei harrera egiteko gunerik ere.

Polemika sare sozialetan

Planning Familial elkarteak sareratutako irudiak polemika piztu du: Baionan salgai dagoen kamiseta sexista baten ingurukoak. Ipar Euskal Herriko Hitzako kazetari Ekhi Erramundegik Baionako Udalari egin zion aipua argazkia partekatzearekin batera. Hala ere, ezin duela saltzen diren produktuen inguruan kontrolik ezarri erantzun du Udalak, eta gaineratu gisako irudiak deitoratzen dituela. Hemen Twitter bidezko elkarrizketa ikusgai:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude